Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN TURISTIKOA

Euskadi Vigon sustatzen ari da

Eusko Jaurlaritzak informazio turistikoko puntu bat izango du O Marisquiño hiriko kulturaren jaialdian.

Galizia, eta zehatzago Vigo hiria, O Marisquiño hiriko kulturaren jaialdia ospatzen ari da egunotan, 12tik 14ra bitartean, pandemiaren ondoren kalera itzultzi dena.

Doako jaialdi handi bat, aire zabalekoa, hiru egunez hamar kirol-lehiaketa baino gehiago biltzen dituena, bai eta hainbat kultura-ekitaldi ere, eta, edizio bakoitzean, 160.000 pertsona baino gehiago hartzen dituena, lehiaketez, erakustaldiez, kontzertuez, gastronomiaz eta jai-giroaz gozatzeko.

Esparru horretan, Eusko Jaurlaritzak Euskadi sustatzea erabaki du, turismo-eskaintza orokorrari, Euskal Kostaldeari, familia-turismoari, naturari, The Basque Route produktuari eta errepide-mapei buruzko materiala eskaintzeko informazio turistikoko gune batekin.

Galiziako merkatuak turisten 62.346 sarrera (guztizkoaren % 3,6) eta 148.304 gaualdi (guztizkoaren % 4,1) ekarri zituen 2021ean.

Otsaila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28