Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   WORK SHOP

Euskadik agentzia britaniarrekin work shop batean parte hartzen dihardu, Salamankan

Turespañak antolatuta, merkatu britaniarrerako alderantzizko jardunaldiak gaur eta bihar izango dira.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak, Basquetourren bidez, Turespañak antolatutako merkaturatze jardunaldietan, Salamankan, parte hartzen dihardu, gaur eta bihar. Jardunaldiak AA.EE ezberdinetako ordezkariekin, euren artean Euskadi, eta dozena bat turismo eragile britaniarrekin antolatutako work shop baten inguruan garatuko dira. Aurretiaz, “España, luxo, kultura eta gastronomia jomuga” mintegia izan da.

Euskadin nazioarteko merkatuen sailkapenean, britaniarra bigarrena da, sarreren %3,8arekin. Euskadira datozten Erresuma Batuako bisitariak, batez ere, Londresetik (%45) datos eta gero Eskoziatik (%10). Etortzeko arrazoien artean nagusiak gastronomia eta ardoak (%24), hiriko turismoa (%21), touring-a (%21) eta kultura eta ekitaldietako turismoa (%19) dira.

Merkatu honen bataz besteko egonaldia Euskadin, 4,4 egunetakoa da, bataz beste orokorraren gainetik (4,3 egunetakoa). Erresuma Batuko bisitari baten gastua Euskadin, pertsonako eta eguneko, 87,8€-koa da, datu hau bataz beste orokorra (104€) baino baxuagoa. %67ak oso positibotzat jotzen du Euskadira egindako bisita eta %32arentzat nahiko positiboa da. %39ak dino, ziur asko, Euskadira itzuliko dela eta %6ak, ziur etorriko dela.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31