Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FITUR 2025

Euskadik arrakastaz itxi du FITUR 2025: bisitari gehiago, bilera gehiago eta jarduera gehiago

Basquetourrek oso emaitza onak lortu ditu FITUR 2025 azokan izan duen parte-hartzearekin. Emaitza horiek arreta jaso duten bisitarien kopuruak, egindako bilera profesionalek eta standeko jarduerek izan duten hazkundean islatzen dira. Lorpen horiek Euskadiren presentzia erreferentziazko helmuga gisa sendotzen dute.

Artatutako bisitariak 

Euskadiko standeko informazio-mahaietan artatutako pertsonen kopurua 12.034koa izan da, aurreko edizioaren aldean %2,54ko igoera adierazten duena. 

Informatzaileek nabarmendu dute publikoaren profilak bilakaera positiboa izan duela. Bisitariak beren bidaiak planifikatzeko informazio espezifikoaren bila joaten dira standera, asko data zehatzekin. Gainera, helmuga ezagutzen duten eta berriro itzuli nahi duten pertsonen artean esperientzia alternatiboekiko interesa areagotzen ari dela nabaritu da. 

Eskatutako informazioaren artean, honako hauek nabarmendu dira: 

  • Auto-ibilbideak. 
  • Gastronomia: esperientzia gastronomikoei, jatetxeei eta pintxo-ibilbideei buruzko informazioa. 
  • Ekoturismoa: mendizaletasuna, natura-ingurunean jarduerak eta autokarabanetarako ibilbideak. 
  • Kokaleku zinematografikoak: Euskadin filmak eta telesailak filmatu diren lekuak. 

Lankidetza-eremua 

Arlo profesionalean, standean parte hartu zuten enpresen kopurua %8,25 igo da, 170 izatetik 184 izatera igaroz (168 pribatuak eta 16 publikoak). Era berean, 872 bilera egin ziren, aurreko edizioaren aldean %3,93 gehiago. 

Standeko jarduerak asteburuan zehar 

Asteburuan, Euskadiko standak publiko zabala erakarri zuen hainbat jarduera eskainiz: 

  • Pintxo Pote Solidarioa: 1.500 pertsona baino gehiagok gozatu zuten jarduera honetaz. Cáritasen alde antolatu zen, DANAk Valentziako La Torre auzoan eragindako kalteak konpontzen laguntzeko. Guztira, 4.562 euro bildu ziren. 
  • Gilda tailerrak eta ardo-dastaketak: 240 lagunek parte hartu zuten zuzenean Mikel Garaizabal enologoak zuzendutako 8 dastatzeetan. Gainera, 500 bat lagunek jarraitu zituzten jarduerak kanpotik, eta guztira 740 parte-hartzaile izan ziren. 
  • Euskal dantza garaikidearen erakustaldiak eta tailerrak: Aukeran Dantza Konpainiaren eskutik, 5 erakustaldi eta 3 tailer egin ziren, guztira 1.000 pertsona baino gehiago bertaratu zirelarik. 
  • Danborrada: Euskal Etxeak antolatutako danborradak 400 pertsona bildu zituen, 12:00etan 11 pieza interpretatuz. 
  • Magialdiaren magia erakustaldia: Egindako 6 magia emanaldiek 400 ikusle inguru erakarri zituzten, standeko kultur eskaintza indartuz. 

Ondorioa 

FITUR 2025 arrakasta handia izan da Euskadirentzat, funtsezko adierazle guztiak hazi baitira. Bisitarien kalitateak, bileren profesionaltasunak eta eskainitako jardueren erakargarritasunak Euskadiren posizionamendu sendoa erakusten dute helmuga turistiko nagusi gisa. Basquetour-ek urtez urte hobetzen jarraitzeko lan egiten du, profesionalak zein publiko orokorra erakartzen jarraitzeko eskaintza berritzaile eta benetako batean oinarrituta. 

Urtarrila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31