Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadik bere gaitasun turistikoa erakutsi die AEBetako eta Kanadako operadoreei Turespañaren alderantzizko jardunaldietan

Ekainaren 9tik 12ra bitartean, Turespañak alderantzizko jardunaldiak antolatu ditu Sevillan, Estatu Batuetako eta Kanadako merkatuetara zuzenduta. Euskadik parte hartu du "Basque Country, Confidential" produktuaren bidez, Euskadiko bost enpresa turistikorekin batera.

1 / 4

Turespañak antolatutako alderantzizko jardunaldiak baino lehen, parte hartzaile izan ziren 60 turoperadoreetatik dozena batekBasque Country, Confidentialproduktua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen, ekainaren 5etik 9ra bitartean egindako familiarizazio-bidaia baten bidez. Egun horietan, Euskadiko hainbat txoko bisitatu zituztenBilbo, euskal kostaldea, Getaria, Donostia/San Sebastián, Arabako Errioxa eta barnealdea—, eta ibilbidean zehar, kultura, gastronomia, tokiko merkataritza eta ostatu bereziak uztartzen zituzten esperientziez gozatu zuten. Balentziaga Museoa, Tolosako azoka, hainbat upategi, Donostiako Alde Zaharreko pintxo-ibilbidea eta Guggenheim Museoko bisita pribatua bezalako jarduerek aukera eman zieten Euskadi helmuga turistiko autentiko eta erakargarri gisa ezagutzeko. Esperientzia horri esker, B2B topaketetara Euskadiren proposamenaren ezagutza osoago eta biziagoarekin iritsi ziren. 

Halako ekintzek indartu egiten dute Euskadiren posizionamendua helmuga berezi, jasangarri eta kalitatezko gisa, benetako esperientziak bilatzen dituzten bidaiarientzat erakargarria den helmuga. 

AEBetako merkatuaren interesa gorantz doa: 2024ko martxoan, Estatu Batuetako turistak %4,7 gehiago iritsi ziren, eta haien gaualdiek %10,1 egin zuten gora. Hazkunde horri bultzada emango diola espero da United Airlines-ek maiatzaren 31n abian jarri duen New York-Bilbo zuzeneko airelinearen bidez, astean hiru maiztasunekin. 

Uztaila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31