Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadik bere presentzia indartzen jarraitzen du merkatu nazionalean CEAV Protour Valladolideko workshoparekin

Irailaren 26ean, Euskadik Espainiako Bidai Agentzien Konfederazioaren (CEAV) zazpigarren workshop-ean parte hartu zuen, Valladoliden ospatu zena.

1 / 2

Ekitaldi hau Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak definitutako ekintzen parte da, Basquetourrekin lankidetzan, Euskadiren irudia kalitatezko turismo-helmuga gisa indartzeko merkatu nazionalean, eta bidaia-agentziekin harremanak sendotzeko helburuarekin.

Workshop-a Valladolideko Ciudad de Valladolid hotelean izan zen eta 70 bidai agentek parte hartu zuten. Gehienak Valladolidekoak izan arren, Gaztela eta Leongo inguruko probintzietako agentek ere bertaratu ziren. 19:00etan hasi zen Gaztela eta Leongo Juntaren aurkezpenarekin. Ondoren, Euskadik bere eskaintza turistikoa nabarmendu zuen networking saio batean. Jardunaldi osoan zehar, Euskadik kalitatezko helmuga gisa duen posizionamendua indartu zen, ingurunea errespetatzen duen eta tokiko garapena sustatzen duen turismorako egokia.

Valladolideko topaketa hau CEAV-ekin egindako akordio zabalago baten parte da, eta 2024an Euskadik bederatzi workshop-etan parte hartuko du. Jada ospatu direnak Valentzian, Alacanten, Sevillan, Malagan, A Coruñan eta Bilbon izan dira.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31