Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadik CEAV PROTOUR 2025ean parte hartuko du bere merkaturatze turistikoa indartzeko

Espainiako Bidaia Agentzien Konfederazioak (CEAV) CEAV PROTOUR ekimen komertzialaren edizio berri bat antolatu du. Jardunaldi hauek Espainiako hainbat hiritako bidaia-agentzientzat zuzendutako workshop-ak dira, eta aurten, Portugalen ere egingo dira. Agentzientzat doakoak diren ekitaldi hauetan, parte-hartzaileek networking saioetan eta CEAVek antolatutako jardueretan parte hartzeko aukera izango dute.

1 / 2

Euskadi eta bere estrategia CEAV PROTOURen 

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Basquetourren bidez, CEAV PROTOUR 2025ean parte hartuko du, Euskadi helmuga gisa sendotzeko eta bidaia-agentziei bere eskaintza eta produktu turistiko berriak aurkezteko. Ekimen hau funtsezkoa da merkatu nazionalean Euskadik duen irudia indartzeko eta bidaia-agentziekin harreman estrategikoa sendotzeko, hauek baitira turismoko balio-katearen giltzarri. 

CEAV workshop-en ibilbide estrategikoa 

Azken urteotan, Euskadik lankidetza estua izan du CEAVekin turismo sustapeneko ekintzetan. 2022an, zazpi workshop antolatu ziren Madrilen, Castellonen, Valentzian, Alacanten, Malagan eta Lisboan, eta azkena Bilbon izan zen, Euskadi anfitrioi moduan aritu zelarik. 2023an, parte-hartzea beste zazpi hirietara zabaldu zen: Valentzia, Alacant, Tenerife, Kanaria Handia, Madril, A Coruña eta Valladolid, non 50tik gora bidaia- eta turismo-sektoreko enpresak elkartu ziren, harremanak sendotzeko eta aukera berriak sortzeko espazio bat eskainiz. 

2024an, Euskadi CEAVen Destino Premium izendatua izan zen. Akordio honek bederatzi workshop-etako parte-hartzea ekarri zuen, Euskadi Basque Country markaren ikusgarritasuna indartzeko hainbat ekintza, baita workshop bakoitzaren amaieran GRAND TOUR bideoaren proiekzioa ere. Horrez gain, bi webinar eta CEAV Mundo Digital aldizkarian argitalpen bereziak egin ziren. 

CEAV PROTOUR 2025: Euskadi sustatzeko etapa berria 

2024ko Destino Premium akordioa amaitu ostean, Euskadik CEAV PROTOUR 2025ean parte hartzen jarraituko du. Aurten, hiri hauetan izango da: 

  • Madril 
  • Vigo 
  • Oporto 
  • Gran Canaria 
  • Tenerife 
  • Sevilla 
  • Malaga 

Lehen geldialdia Madrilen: CEAV PROTOUR 2025 martxan 

Lehen workshop-a Madrilen egin zen otsailaren 27an, NH Collection Madrid Eurobuilding hotelean. Ekitaldiak lau orduko iraupena izan zuen (18:30etik 22:30era), eta 140 bidaia-agentek parte hartu zuten Euskadiren eskaintza turistiko berriak ezagutzeko. Jardunaldiaren amaieran, networking koktel bat antolatu zen, kontaktuak zabaltzeko eta sektoreko profesionalen arteko harremanak sendotzeko giro egokia eskainiz. 

CEAV PROTOUR 2025ean parte hartuz, Euskadik bere posizionamendua indartzen du, bidaia-agentzien bidez bere turismo-eskaintza bultzatzen eta merkatu nazionalean zein nazioartean erreferentziazko helmuga gisa sendotzen. 

Martxoa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31