Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPENA-FITUR

Euskadik Fiturren egoteari utzi dio, euskal turismo-sektorearen pertzepzio onekin

Euskadik Fitur Azokaren aurtengo edizioari euskal sektore turistikoaren pertzepzio onekin amaiera emango dio. Bertaratutakoek 267 topaketa egin dituzte, eta adierazi dute pozgarria dela negozioak, harremanak eta proiektuak suspertzea, pandemiaren hasieratik egiten den lehen azoka handiaren esparruan. 

Erakusmahaietako informatzaileek (gidari profesionalak dira) adierazi dutenez, nahiz eta jende gutxiago bildu, interes handiagoa nabaritu dute kontsultetan eta, batez ere, Euskadi helmugara bidaiatzeko gogo handiagoa. Jende gutxiago biltzeak arreta pertsonalizatuagoa eta kontsulta bakoitzeko erabilitako denbora-ratio hobeak ahalbidetu ditu. Aurten, gainera, liburuxkak mugikorrean edo tabletean deskargatzeko aukera eskaini zaie bisitariei, QR-en bidez, segurtasun handiagoa izateko. Hala ere, jende gehienak paperezko liburuxka aukeratzen jarraitzen du. 

Jendeak gehien eskatu duen informazioa honako hauek izan dira: naturako turismoa, zikloturismoa, Touring eta turismo irisgarria, familia-turismoa. Landetxeak, kanpinak eta karabanak izan dira gehien eskatu diren lekuak. Gastronomiak presentzia nabarmena izan du aurkeztutako eskaintzan, eta kontsulta asko ere jaso ditu. Aurten, gainera, interes berritua sumatu da ekoturismoarekin, natura- eta abentura-turismoarekin zerikusia duen guztian, sustapenean egiten den apusturik handienetako bat baita, baita pandemiaren ondoren agertzen den joeretako bat ere. 

Asteburuan zehar, Fiturren izan diren egunetan, Free Style, Invert eta Kensuke artisten erakustaldiak ikusi ahal izan dituzte, euren performanceetan irudi hiritar eta modernoa transmitituz. Horrez gain, Aukeran euskal dantza garaikideko taldearen zortzi erakustaldi ere eskaini dira, eta euren koreografiekin euskal folklorearen esentzia irudi berrituarekin transmititzea lortu dute. 

Aurten, berrikuntza gisa eta edukiera murriztuak direla eta, erakundeek, helmugek eta produktuek Euskadiko pabiloian egin dituzten aurkezpen guztiak zuzenean eman dira. Euskadiko standean aurkeztutako produktuen artean, Elkano Ibilbidea martxan jarri izana nabarmendu dute. Ibilbide kultural eta turistikoa da, munduari bira egin zeneko V. mendeurrena dela eta, Euskadi, Gaztela Leon, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Andaluziako erkidegoak zeharkatzen dituena. Aipagarria da, halaber, Eusko Jaurlaritzaren eta Turismoko Estatu Idazkaritzaren artean sinatutako jarduera-protokoloa, Euskadi Turismo Inteligentziako Sisteman sartzeko eta Turismo Helmuga adimenduna programaren barruko jarduketak garatzeko. Era berean, nabarmentzekoa da Euskadik Familia Turismoaren Zigilua jaso duela, gure erkidegoa familiaren helmuga turistiko aitortu gisa lehenbizikotzat hartzen duena.

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31