Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EKOTURISMOA

Euskadik Natucyl 2024 azokan parte hartuko du bere natura eta ekoturismoko eskaintzarekin

Euskadi laugarren aldiz jarraian joango da irailaren 20tik 22ra La Granja de San Ildefonso-n egingo den Natucyl 2024 azokara.

1 / 2

Natura-turismoari eskainitako ekitaldi garrantzitsu honetan, autonomia-erkidegoak bere ekoturismo-eskaintza aberatsa aurkeztuko du, eta protagonismo berezia izango dute Urdaibaiko Biosfera Erreserbak, Euskal Kostaldeko Geoparkeak, Añanako Gatz Haranak, Leitzarango biotopo babestuak eta gure lurraldean zehar banatzen diren bederatzi parke naturalek.

Natucyl Gaztela eta Leongo Ekoturismoaren Nazioarteko Azoka da, Espainiako turismo iraunkorraren esparruan erreferente gisa finkatu dena. Sektoreko profesionalak eta zale sutsuak biltzen ditu, ingurumena errespetatzen duten destinoak eta jarduerak sustatzeko. Ekitaldia funtsezko aukera da helmuga naturalak, ekoturismoan eta praktika jasangarrietan interesa duen publiko baten aurrean aurkezteko.

Euskadik 18 metro karratuko standa izango du, eta bertan, bertaratzen direnek Aktiba Euskadiko Turismo Aktiboko eta Naturako Elkarteko enpresa-sareak eskaintzen dituen helmuga natural nagusiei eta zerbitzuei buruzko informazio zehatza eskuratu ahal izango dute. Nekatur-i buruzko informazioa eta ostatu-eskaintza ere bertan izango dira. Euskadiko Ekoturismoaren Gida emango da, naturaz modu jasangarri eta arduratsuan gozatu nahi dutenentzako funtsezko informazio guztia biltzen duena.

Natucyl 2024ren edizio hau funtsezko plataforma izango da Euskadik turismo jasangarriaren alde egiten duen apustu gero eta handiagoa eta naturguneen kontserbazioarekin duen konpromisoa erakusteko.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31