Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKADIKO BEHATOKI TURISTIKOA

Euskadiko Behatoki Turistikoak IBILTUR AISIA 2019 merkatuen arabera, argitaratu du

" Azterketa honen emaitzen artean, azpimargarriak dira aisialdirako arrazoiak nagusiak direla merkatu guztietako bisitarien artean eta lan-bidaiak, aldiz, Estatuko gainontzeko EE.AAen artean. Gainera, pasatze-turismo Europako merkatuetan oinarritzen da, gehien bat.

Basquetourreko Euskadiko Behatoki Turistikoak argitaratu berria du IBILTUR AISIA 2019 txostena, merkatuen arabera. Aisialdirako bisitatzen gaituzten pertsonen profila eta portaera aztertzen dira, baina gure merkatu igorle nagusien datu bereiziak eta konparatiboak biltzen ditu.

Azterketa honen arabera, aisialdirako arrazoiak nagusiak dira merkatu guztietako bisitarien artean, batez ere, Italia eta EE.BBetakoen artean.

Bestalde, lanerako bidaiak ugariagoak dira Estatuko gainontzeko EE.AAetako bisitarien artean, batez ere, Madril eta Andaluziakoak. Hala ere, azken kasu horretan, urruntasunak eragin dezake ibilgailu pribatu bidezko aisia-turismorik ez izatea, eta, beraz, laneko turismoari dagokion gehiegizko pisu erlatiboa.

Txostenak igarotze-turismoa ere aztertzen du eta Euskadiren kasuan, porzentai nagusia nazioarteko turismoari dagokio eta, zehatzago esanda, Frantziari, Erresuma Batuari eta Beneluxi. Kasu guztietan bisitaldien %5etik gora baita.

Emaitzen txostena eskuragarri duzue esteka honetan:

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/obs_tur_est_inf_dest_ibilturoc/eu_def/adjuntos/informe_IBILTUROCIO2019EUSKADI_MERCADOS.pdf

 

Eta Ikerketa eta txostenak /Turistaren profila eta portaera” atalean, gainontzeko IBILTUR txostenak dituzue: https://www.euskadi.eus/turistaren-profila-eta-portaera-ibiltur/web01-a2behtur/eu/

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30