Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKADIKO BEHATOKI TURISTIKOA

Euskadiko Behatoki Turistikoaren ikerketa-operazio berriak

" 2019an profil ezberdinetako bisitariei Euskadiko turismo-establezimendu ezberdinetan eta kongresu eta konbentzioetara etortzen diren pertsonei inkestak egingo zaizkie turismo-eskariaren ezagutzan sakontzeko asmoarekin

Basquetour-Turismoaren Euskal Agentzia elkarte publikoaren Euskadiko Behatoki Turistikoak, ezagutza sortzeko eta turismo sektoreari zabaltzeko eragile gisa, ikerketa-operazio batzuk planifikatu eta diseinatu ditu 20179rako, turismo-eskariaren ezaugarriak Euskadin ezagutzeko eta aztertzeko helburuarekin.

Epe honetan burutuko diren operazioak lau izango dira:

IBILTUR Edukiera 2019, Euskadira hurbiltzen diren bisitarien unibertsioaren berbalioztapena, bidaiaiaren motibazioaren arabera. Eustatek (Estatistika Euskal Institutoa) eta INEk (Instituto Nacional de Estadística) araututako turismo-ostatuetako jarduerari buruz burutzen dituzten operazioetan emaitzak ez dira bidaiaren motibazio nagusiaren arabera bereizten. Beraz, operazio hau sortzen da Euskadiko turismo-eskarian dauden motibazio ezberdinak sakonago ezagutzeko eta jardueran bakoitzak duen pisua zehazteko dagoen beharragatik.

IBILTUR Aisia 2019, aisialdirako Euskadira hurbiltzen diren bisitarien profila eta portaera. Operazio honen helburua aisiagatik eragindako turismo-eskariaren tipifikazioa eta karakterizazioa da, bai Erkidegoko biztanleena baita bertan bizi ez diranena ere, baina beti ere lo ohiko etxebizitzatik kanpo eginez gero.

IBILTUR MICE 2019, Euskadin ospatzen diren kongresu eta konbentzioetara etortzen diren pertsonen profila eta portaera. Operazio hau MICE (Meetings, Incentives, Conventions and Exhibition) bisitariaren profila eta portaeraren ezagutzara bideratua dago. MICE kontzeptuak negozio-turismoari erreparatzen dio, hau da, lan, profesional- edota elkarte-jarduerekin lotutako bidaia-arrazoitzat duten turismo-joerei.

IBILTUR Turismo-Gastua 2019. Bere helburua Euskadiko turismo-helmugatan turismo-eskariaren gastu-portaeren ezagutzan sakontzea da. Aisia-arrazoiengatik etortzen diren bisitariek, Euskadin bizi ala ez, egiten dituzten gastu zuzenen tipifikazio, karakterizazio eta azterketa kuantitatiboaren bidez, jatorrian egindako gastuetatik hasi eta helmugan egindakoetaraino aztertuz.

Operazioak Euskadiko turismo-establezimendu arautuetan ostatu hartzen duten bisitariei, eta kongresu eta konbentzioetara etortzen diren pertsonei aurtengo apirilaren erdialdetik eta urtebetez egingo zaizkien elkarrizketen bidez burutuko dira. Horretarako Behatokiak gutun bat bidali die euskal turismo-establezimendu, kongresu eta konbentzio xedeetara, ekitaldi antolatzaile enpresak, eta erakundeei aipatutako operazioei buruzko informazioa eta helburuen berri emateko eta, aldi berean, euren laguntza eskatzeko.

Behin, aipatutako operazioak bukatzerakoan, emaitzak euskal enpresei eta erakundeei zuzenduko zaizkie euren jardueraren kudeaketarako erraminta baliogarri bezala.

 

Informazio gehiagorako: observatorio@basquetour.eus

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31