Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   LEHIAKORTASUN TURISTIKOA

Euskadiko turismo-erakunde askok eskatu dute 2025eko turismo-lehiakortasuna hobetzeko programetan parte hartzeko

" 100 erakunde berrik egin dute eskaera edizio honetan parte hartzeko, Euskadiko Kode Etikoan; 5 helmugek interesa erakutsi dute turismo-helmuga adimendunaren programarekiko, eta 25 enpresak turismo-enpresa adimendunaren programan.

Euskadiko 29 helmugetako turismo-lankidetzako erakundeek Basquetourrek kudeatutako lehiakortasuna hobetzeko programetan parte hartzeko interesa dutela jakinarazteko epea amaituta, programa horietan parte hartzeko aurreikuspenak gainditu dira.

Aurten nabarmendu beharreko 3 programetan, 100 erakunde berrik egin dute eskaera edizio honetan parte hartzeko, Euskadiko Kode Etikoan; 5 helmugek interesa erakutsi dute turismo-helmuga adimendunaren programarekiko, eta 25 enpresak turismo-enpresa adimendunaren programan.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren helburua da agente turistiko guztiek, publikoek zein pribatuek, beren eguneroko jardunean erantzukizun sozialak eta ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasuna txertatzea. Eta, gaur egun, eskaera berriekin, ia 850 dira aurten erantzukizunarekin eta etikarekin konprometitutako erakunde publikoak eta pribatuak.

Helmuga Turistiko Adimendunak (HTA) helmuga turistiko bat berritzaile bihurtu nahi du, abangoardiako azpiegitura teknologiko baten gainean finkatua, lurralde turistikoaren garapen iraunkorra bermatzen duena, guztiontzako irisgarria eta, aldi berean, egoiliarraren bizi-kalitatea hobetzen duena. Aurtengo helmuga berriekin, guztira 20 dira aurten programa honetan parte hartuko dutenak.

Azkenik, sortu berri den Turismo Enpresa Adimenduna (TEA) programaren helburua da euskal turismo-enpresak berritzaileak eta teknologikoki aurreratuak bihurtzea, guztiontzako irisgarria den lurralde turistiko baten garapen jasangarrian lagunduko dutenak eta turistak helmugan duen esperientzia hobetuko dutenak, bikaintasuneko produktuak eta zerbitzuak eskainiz. 25 enpresa berrik parte hartu ahal izango dute programan aurten.

 

Apirila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30