Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKAL KOSTALDEA: SUSTAPENA

Euskal kostaldeko eskaintza turistikoa La Rochellen

Euskadik beste edizio bat egin du Grand Pavois azoka nautikoan. Bertan, El Saltillo belaontzia turismo-bulego bihurtu da irailaren 27tik urriaren 2ra bitartean.

1 / 3

Beste edizio bat Basquetourrek, Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritzaren eta EKPren (Euskal Kirol Portuak) laguntzarekin, irailaren 27tik urriaren 2ra bitartean egin den Grand Pavois azoka nautikoan parte hartu du.

Egun horietan, milaka lagunek bisitatu dute ontzia, eta informazioa bildu dute Euskadiko, Euskal Kostaldeko eta produktuaren ibilbideetako itsas jarduerei buruz.

Grand Pavois azoka Frantziako itsasontzien azokarik garrantzitsuena da eta 80.000 lagunek baino gehiagok bisitatzen dute. Gehienak frantsesak, baina baita beste toki batzuetakoak ere.

Profesionalen elkarte batek sortua, ontzioletako arduradunek ontziak uretan ezagutu ahal izatea eta, batez ere, itsasoan probatzeko hitzorduak hitzartzea du helburu itsas areto honek. Adibide bakarra Europan eta ia bakarra aretoen munduan, Grand Pavois-aren Antolakuntza Elkartea profesionalen eta nabigatzaileen zerbitzura dauden profesionalek zuzendu dute beti, eta, beraz, oso lotuta dago nazioarteko nautikaren mundu profesionalarekin.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31