Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKAL KOSTALDEA

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea 2023

Martxoa bueltan da euskal kostaldeko museoetan garatuko diren 100 plan baino gehiagoko eskaintza kultural aberatsarekin

Egutegia eta programatutako ekimen guztien informazio zehatza sarearen webgunean jarrita egongo da. www.euskalkostaldekomuseoak.eus

1 / 4

Euskal Kostaldeko Museoen X. edizioak 50 jarduera baino gehiago eskainiko ditu Bizkaia eta Gipuzkoako 28 kultur ekipamenduetan. Proposamen horietako batzuk egun ezberdinetan errepikatuko dira, beraz, 100 plan baino gehiago eskainiko dira martxoaren 1etik 31ra bitartean.

 

Familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisita gidatu bereziak, doako sarrerak, dastaketak, itsasontzian ibilbideak eta zuzeneko ikuskizunak izango dira martxoan zehar eskainiko diren jardueretako batzuk.

 

Programatutako jardueren egutegia eta informazio osoa eskuragarri egongo da gaurtik aurrera www.losmuseosdelacostavasca.eus sarearen webgunean.

 

Programazioa gaur goizean aurkeztu da 75 urte beteko dituen Bizkaiko Arrantzaleen Museoan, euskal arrantzaleen historiaren, tradizioaren eta ofizioaren alderdi desberdinak erakusten dituen museoan, alegia.

 

“Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen” egutegia eta programatutako ekimen guztien informazio zehatza sarearen webgunean jarrita egongo da. www.euskalkostaldekomuseoak.eus.

  

Azken urteeko apustuari jarraituz, museo parte hartzaileek esfortzu handia egin dute aurtengo ekintzak ere berezi eta esklusiboak izan daitezen, besteak beste, esperientzia hauek urtean zehar ezin direlako gozatu. Gainera, jarduera hauetariko gehienak doakoak izango dira eta hala ez direnek prezio bereziak izango dituzte.

 

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea Museoen sareak antolatutako ekintza berezien programaren martxo osoan zehar garatuko da eta aurreko urteetan bezala, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren ezinbesteko babesa eta Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Kultura sailen laguntza izan du bere antolakuntzarako.

 

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea zenbait kostaldeko udalek, erakunde pribatuek eta Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek kudeatutako museoek eta kultura-gunek diseinatutako jarduerei esker garatzen da.

 

Eskaintza berezia izango duten museoak

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetean eskaintza berezia izango duten museoak honakoak dira:

  • Albaola Itsas Kultur Faktoria, Pasaia.
  • Aquarium San Sebastián.
  • Bizkaiko Arkeologi Museoa, Bilbao.
  • Arma plaza, Hondarribia
  • Arrantzaleen Museoa, Bermeo
  • Arte eta Historia Museoa, Zarautz
  • Agurtza Itsasontzi Museoa, Santurtzi
  • Cristóbal Balenciaga Museoa, Getaria.
  • Ekainberri, Zestoa
  • Ekoetxea Urdaibai, Busturia.
  • Euskal Herria Museoa, Gernika-Lumo.
  • Euskal Itsas Museoa – Museo Marítimo Vasco, Donostia – San Sebastián
  • El Pobaleko Burdinola, Muskiz.
  • Gernikako Bakearen Museoa, Gernika-Lumo.
  • Itsasmuseum Bilbao
  • Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa, Pasaia.
  • Muñatonesko Gaztelua, Muskiz.
  • Burdin Hersiaren Oroimenaren Museoa, Berango
  • Plasentia Butron Museoa, Plentzia.
  • Oiasso Museoa, Irun.
  • Nautilus Ikasgune Geoloikoa, Mutriku
  • Bizkaia Zubia, Getxo-Portugalete.
  • Sagardoetxea, Astigarraga.
  • San Telmo Museoa, Donostia.
  • Santimamiñe, Kortezubi.
  • Santurtzi Itsas Museoa
  • Txakolin Museoa-Txakolingunea, Bakio.

 

Euskal Kostaldeko Museoen Sarea

2012ko irailean aurkeztu zen Euskal Kostaldeko Museoen Sarea, Basquetourrek hauspotuta. Gaur egun sarean 38 ekipamendu daude, kudeaketa publikoa zein pribatua dutenak. Helburua eskaintza turistiko bati forma eman, balorean jarri eta kostaldeko eskaintza kulturala zabaltzea zen, bai bertakoentzat, baita Euskadira datozen bisitarientzat ere. Baita ere, museo, interpretazio zentro eta ondare-lekuen kudeatzaileen arteko elkarlanerako aukerak ahalbidetzea.

 

Asmo horrekin antolatu zen, hain zuzen ere, 2013ko ekainean Euskal Kostaldeko Museoen Egunaren lehen edizioa. Ondoren, elkarlaneko ekitaldi hori martxora aldatu zen, eta ekintzak hilabete osora zabaldu ziren.

 

Web berria

www.euskalkostaldekomuseoak.eus   Webgunea berrituta dator, eta ekintzen bilaketak errez eta arin egin daitezke, pertsona bakoitzak jarduerak bere interesen edo agendaren arabera aurkitu ditzan.

 

Webguneak, baditu beste berritasunak ere, esaterako, museo bakoitzarentzako orrialde espezifikoa argazki, ibilaldi birtual eta bideoz hornituak eta blog atal bat.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31