Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MUSEOAK

Euskal Kostaldeko Museoen Hilean jarduera esklusiboek lehentasuna izango dute

Atzo Portugaleten bildutako Museoen Sareko Mahaiak, gainera, bere ordezkaritza-sistema aldatzea proposatuko du bazkideen arteko komunikazioa hobetzeko.

Atzo Portugaleten Euskal Kostaldeko Museoen Mahaiaren bilera ospatu zen; museo hauen Sarea osotzen duten 41 zentru publiko eta pribatu ordezkatzen dituena. Bileran, 8 mahai-kideek, 2019ko martxoan ospatuko den sarearen ekintza nagusia, Euskal Kostaldeko Museoen Hilean, jarduera esklusiboei eta plaza mugatuetakoei lehentasuna ematea erabaki zen programaren bereiztasuna azpimarratzeko bere seigarren edizioan.

Aldi berean, beste turismo-eragile integratzeko lanean arituko dira. 31 egunetan, atxikitutako zentruek hainbat jarduera eskaintzen dituzte urtero, era guztietako publikoentzako abantailak eta beherapenekin. Mahaiak, honez gain, abenduaren 13an ospatuko den asanbleari ordezkaritza-sistema aldatzea proposatuko dio barneko komunikazioa hobetzeko asmoarekin.

Azkenik, beherapen esklusiboak biltzen dituen sarearen informazio-triptiko berria onartu zen eta laister museoetan banatuko dena.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31