• URTEROKO JARDUNALDIA
Euskal kostaldeko turismo sektoreak bihar bere urteroko jardunaldia ospatuko du
Donostiak hartuko du ekitaldi honen 8. edizioa eta egunera arte izandako profesional kopururik handiena bilduko du.
Bihar ospatuko da, Donostian, Euskal Kostaldeko osoko bilkura sektorialen VIII. Jardunaldia eta enpresa, erakunde publikoetako 90 ordezkaritik gora bilduko ditu sektore bakoitzari buruzko gaietaz eztabaidatzeko eta Euskal Kostaldeko 2019rako ekintza-plana zehazteko helburuarekin.
Edizio honek bere historian izandako profesional kopururik handiena izango du eta Basquetourreko ordezkari baten partaidetzarekin hasiko da foroa bera testuinguruan jartzeko, Eusko Jaurlaritzak aurten garatutako ekintzak azaltzeko eta datorrenerako lan-ardatsak aurkezteko.
Ondoren, osoko bilkura sektorialak ospatuko dira:
- Euskal kostaldeko museoen VII. osoko bilkura, “Euskal Kostaldeko museoen Sarea”-ko bazkideen partaidetzarekin.
- Euskal kostaldeko eragile publikoen VI. osoko bilkura, kostaldeko turismo bulego eta eskualde guztiekin.
- Euskal kostaldeko itsas-zerbitzuen IV. osoko bilkura, charter-enpresak, garraio turistikoa eta urpean igeri egiteko enpresak bilduko dituena.
- Surfing Euskadi-ren VI. osoko bilkura, surf-eskolak, ostatuak eta klubaren gainontzeko surf-zerbitzuekin.
Arratsaldean, Euskal Kostaldeko Turismo Mahai teknikoa bilduko da, erakundeetako ordezkariek, goizean bildutako osoko bilkura sektorialetako koordinatzaileek eta kostaldeko elkarte sektorialetako ordezkariek osotua, jardunaldia baloratzeko eta 2010etik indarrean dagoen Euskal Kostaldeko gida planaren helburu estrategikoei buruz eztabaidatuko dute.
Urteroko jardunaldi hau planaren gobernantza-ardatsaren barneko ekitaldirik garrantzitsuena da eta euskal kostaldearen turismo-kudeaketarako ezinbesteko ekitaldi moduan finkatu da.