Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Puedes leer más sobre nuestra política de cookies.

Euskal sektore turistikoak oso positibotzat jotzen du "Basquetour Learning" 2023an

  • Sektoreko prestakuntzarako online plataformak 9.741 sarbide eta 365 ikasle berri izan ditu.
  • Sektoreak 5etik 4 puntu baino gehiagorekin baloratzen ditu prestakuntza ezberdinak

 

Euskal turismoaren sektoreak oso positibotzat jo du Turismoaren Euskal Agentziak Euskadiko turismo-enpresei "Basquetour Learning" online plataformaren bidez eskaintzen dien prestakuntza.

Oro har, plataformak 9.741 sarbide eta 365 ikasle berri izan ditu 2023an, datu horiek ustiatzen diren lehen urtean.

 

Alde batetik, Basquetourrek proiektu eta ekintza horiek behar bezala ezartzeko sustatu dituen proiektuei eta ekintzei lotutako prestakuntzei buruz, datu hauek ditugu:

- 839 ikaslek egin dute "Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa" proiektuari buruzko prestakuntza-ibilbideren bat. Egindako batez besteko balorazioa oso ona izan da, 5etik 4,46.

- Eskualdeetako 31 teknikarik egin dute Euskadiko Kode Etikoaren proiektuan parte hartzen duten erakundeei aholkularitza emateko behar den "Agenteen Prestakuntza". Ikasturte honetako ikasleen batez besteko balorazioa 5etik 4koa da.

- 121 ikasle berrik "Guztiontzako Turismoa" prestakuntza egin dute. Prestakuntza hori nahitaezkoa da Euskadiko Turismoaren Kode Etikoan parte hartzen duten erakunde guztientzat, parte-hartzaile guztiak 2. printzipioarekin sentsibilizatzeko. Berdintasuna, inklusioa eta aniztasunarekiko tolerantzia. Ikasturte honetako ikasleen batez besteko balorazioa 5etik 4,62koa da.

Basquetourren eta SPRIren arteko lankidetza-hitzarmenetik eratorritako eskumen digitalen arloko prestakuntzari dagokionez, aurten honako hauek eskaini dizkiegu turismo-erakundeei:

- Online:

  • Nolakoa da bisitatzen nauen turista? 2 ikastaro.
  • 0 turismorako abangoardiako soluzio teknologikoak: ikastaro 1.
  • Nola uztartu online sustapena eta ohiko sustapena. ikastaro 1.
  • Turismorako edukiak sortzea chatGPT bidez. 2 ikastaro.
  • Berrikuntza Turismoan: Adimen Artifizialaren Boterea, Datuen Analisia eta Metaversoa aurkituz. ikastaro 1.
  • Preskriptoreak nire turismo-negozioan. 2 ikastaro.

200 erakunde inguru bertaratu dira

- Aurrez-aurre:

  • Barnetegi teknologiko turistikoa. 3 Barnetegi, 1 lurralde bakoitzeko. Batez beste 30 pertsona bertaratu dira, 5etik 4,8ko balioespenarekin.

 

Azkenik, azpimarratu behar da Basquetour Learning-en Tv atalak 677 bisita izan dituela guztira Turismo Industrialaren, Zikloturismoaren eta Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren bideoetara.

Mayo 2024

LU MA MI JU VI SA DO
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31