Euskal sektore turistikoak oso positibotzat jotzen du "Basquetour Learning" 2023an
- Sektoreko prestakuntzarako online plataformak 9.741 sarbide eta 365 ikasle berri izan ditu.
- Sektoreak 5etik 4 puntu baino gehiagorekin baloratzen ditu prestakuntza ezberdinak
Â
Euskal turismoaren sektoreak oso positibotzat jo du Turismoaren Euskal Agentziak Euskadiko turismo-enpresei "Basquetour Learning" online plataformaren bidez eskaintzen dien prestakuntza.
Oro har, plataformak 9.741 sarbide eta 365 ikasle berri izan ditu 2023an, datu horiek ustiatzen diren lehen urtean.
Â
Alde batetik, Basquetourrek proiektu eta ekintza horiek behar bezala ezartzeko sustatu dituen proiektuei eta ekintzei lotutako prestakuntzei buruz, datu hauek ditugu:
- 839 ikaslek egin dute "Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa" proiektuari buruzko prestakuntza-ibilbideren bat. Egindako batez besteko balorazioa oso ona izan da, 5etik 4,46.
- Eskualdeetako 31 teknikarik egin dute Euskadiko Kode Etikoaren proiektuan parte hartzen duten erakundeei aholkularitza emateko behar den "Agenteen Prestakuntza". Ikasturte honetako ikasleen batez besteko balorazioa 5etik 4koa da.
- 121 ikasle berrik "Guztiontzako Turismoa" prestakuntza egin dute. Prestakuntza hori nahitaezkoa da Euskadiko Turismoaren Kode Etikoan parte hartzen duten erakunde guztientzat, parte-hartzaile guztiak 2. printzipioarekin sentsibilizatzeko. Berdintasuna, inklusioa eta aniztasunarekiko tolerantzia. Ikasturte honetako ikasleen batez besteko balorazioa 5etik 4,62koa da.
Basquetourren eta SPRIren arteko lankidetza-hitzarmenetik eratorritako eskumen digitalen arloko prestakuntzari dagokionez, aurten honako hauek eskaini dizkiegu turismo-erakundeei:
- Online:
- Nolakoa da bisitatzen nauen turista? 2 ikastaro.
- 0 turismorako abangoardiako soluzio teknologikoak: ikastaro 1.
- Nola uztartu online sustapena eta ohiko sustapena. ikastaro 1.
- Turismorako edukiak sortzea chatGPT bidez. 2 ikastaro.
- Berrikuntza Turismoan: Adimen Artifizialaren Boterea, Datuen Analisia eta Metaversoa aurkituz. ikastaro 1.
- Preskriptoreak nire turismo-negozioan. 2 ikastaro.
200 erakunde inguru bertaratu dira
- Aurrez-aurre:
- Barnetegi teknologiko turistikoa. 3 Barnetegi, 1 lurralde bakoitzeko. Batez beste 30 pertsona bertaratu dira, 5etik 4,8ko balioespenarekin.
Â
Azkenik, azpimarratu behar da Basquetour Learning-en Tv atalak 677 bisita izan dituela guztira Turismo Industrialaren, Zikloturismoaren eta Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren bideoetara.