Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Expovacaciones 2025 azokak berretsi du Euskadiren erakargarritasuna turismo-helmuga gisa

30.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute Euskadiren stand-a. Azken Expovacaciones edizioan, Bilbao Exhibition Centre-en, Euskadiren stand-ak jende ugari jaso du, egun eta erakusmahai bakoitzeko kopurua kontuan hartuta: guztira 5.484 pertsona artatu dira.

Bidaietan eta esperientzietan (gastronomia, kostaldea, mendia, kultura…) izandako berrikuntza guztiak presente egon dira Expovacaciones azokan, maiatzaren 9tik 11ra Bilbao Exhibition Centre-n ospatu den 45. edizioan. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuorde Jakes Agirrezabalek inauguratu zuen. Stand-ak FITURen erabilitako ildoari jarraitu dio, eta Euskadi Basque Country Grand Tour produktua, bere 8 etapekin, izan da protagonista nagusia.

Aurten, Euskadiren turismo-aniztasuna irudikatzeko helburuarekin, 150 metro koadroko stand-ean sei informazio-mahai jarri dira, bakoitza helmugaren alderdi berezi bati eskainia. Bisitariek Euskadin bizi daitezkeen esperientzia ugarien ikuspegi osoa jaso ahal izan dute: Euskadi osoa; Bilbo, Donostia / San Sebastián eta Gasteiz; Euskadiko Kostaldea; Euskal Mendi eta Haranak; Arabako Errioxa; eta Bizkaiko eskualdeetako informazioa eskaintzen duen mahaia, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatua.

Bisitari kopuru handiak eta informazio-eskaeraren hazkundeak erakusten dute azoka honek duen garrantzia, eta, aldi berean, Euskadik turismo-helmuga gisa duen ezagutza eta kokapena sendotzen direla.

Maiatza 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31