Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EZAGUTZA-BIDAIAK

Gaur bukatzen da kazetari suizarren bidaia Euskadira

Gai gastronomikoetan espezializatuak, idazle suizarrek 3 hiriburuak eta Goierri, Arabako Errioxa eta Uribe eskualdeak bisitatu dituzte.

1 / 16

Suizako bost komunikabideetako kazetariak Euskadira iritsi ziren hilaren 14an ta gaur bukatuko da euren bidaia Uribe eskualde bizkaitarrean, 3 hiriburuak, Goierri et Arabako Errioxa bisitatu ondoren.

Bidaian, gastronomiari buruzkoa izan arren, igarotako tokietatko baliabide turistikorik nabarmenenak ezagutzeko aukera izan dute: besteak beste, Bilboko Guggenheim Museoa, Hernaniko Chillida-Leku, Gasteizko katedrala eta Laguardia herria.

Bisitan zehar, kazetari suizarren jarduera nagusiak sukaldaritza-tailerretan parte hartzea eta toki bakoitzeko produktu tipikoak dastatzea izan badira ere, zalantzarik gabe, plater nagusia atzo Lantziegon ospatutako Arabako Errioxako mahats-bilketaren jaia izan zen.

Gaur, astelehena, txakolin dastaketa batekin amaituko dute Euskadiko egonaldia, Uribeko eskualdean.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31