• LANKIDETZA: EUSKAL KOSTALDEA
Gaur goizean Euskal Kostaldeko mahai publikoa bildu da Getarian
Getariak hartu ditu, gaur goizean, Euskal Kostaldean lanean ari diren Euskadiko sektore publikoko turismo-erakundeetako ordezkariak. Hauek osatzen baitute, Euskal Kostaldeko mahai publikoa deritzona.
Mahaiak, urtean zehar, bilera ezberdinak egiten ditu euskal kostaldeko helmugetan, modu koordinatuan, martxan jarri daitezkeen egitasmo, ekimen, jarduerak eta antzeko gaiak mahai gainean jartzeko.
Gaurko bileran kostaldeko eskualde eta udaletako 12 ordezkarik hartu dute parte. Eta mahaiari dagozkion gaiez gain, esaterako itsas-kulturarekin lotutako produktu turistikoarena, orain gutxi ospatutako nautika, surf eta museoen mahaietan adostutako gaiak ere partekatu dira.