Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TEA

Gorlizko Turismo Bulegoa, "UNE 178510 Turismo Enpresa Adimenduna" ziurtagiria lortu duen nazioarteko lehen erakundea

Zigilu honek Gorlizko Turismo Bulegoak berrikuntzarekin, teknologiarekin, jasangarritasunarekin, irisgarritasunarekin eta turismo-kudeaketaren etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoa aitortzen du. Bereizketa honekin, Gorlizko Turismo Bulegoa turismo modernoago eta irisgarriago baten abangoardian kokatzen da, eta kalitatezko turismoarekin eta turisten gogobetetzearekin duen konpromisoa berresten du.

Gorlizko Turismo Bulegoa "UNE 178510: 2023 Turismo Enpresa Adimenduna (TEA)" ziurtagiria lortu duen nazioarteko lehen erakunde bihurtu da. Zigilu horrek berrikuntza, teknologia, jasangarritasuna, irisgarritasuna eta turismo-kudeaketaren etengabeko hobekuntza aitortzen ditu.

Zigilua emateko ekitaldia gaur goizean egin da, Gorlizko Turismo Bulegoan bertan. Ekitaldian parte hartu dute Ekaitz Pau Gorlizko alkateak, Daniel Solana Basquetourreko Zuzendari Nagusiak, Gonzalo San Antonio Aenor Euskadiko Zuzendariak, Eider Albizu Basquetourreko Lehiakortasun arduradunak eta Gorka Elguezabal, Jataondo LGEko presidenteak.

“Gorlizko Turismo Bulegoak “UNE 178510: 2023 Turismo Enpresa Adimenduna (TEA)” ziurtagiria lortu izana harro egoteko arrazoi handia da Udalarentzat. Bereizgarri horrek bultzatzen gaitu eredu turistiko berritzaileago, jasangarriago eta irisgarriago bateranzko eraldaketa sustatzen jarraitzera. Lorpen hori ez zen posible izango gure turismo bulegoa osatzen duten profesionalen konpromisorik gabe, egiten duten lan nekaezinik gabe. Beraz, aukera hau aprobetxatu nahi nuke beren profesionaltasuna eta inplikazioa eskertzeko", adierazi du Ekaitz Pau alkateak. "Ziurtagiri honekin, bikaintasunaren aldeko apustua berresten dugu eta bisitatzen gaituztenen esperientzia hobetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu", amaitu du alkateak.

Ziurtagiri horrek berrikuntza, irisgarritasuna, efizientzia eta lehiakortasuna bultzatzen dituzten enpresak aitortzen ditu, eta datuak erabiltzeak erabakiak hartzean duen balioa nabarmentzen du, bisitariaren esperientzia optimizatzeko, zerbitzuen eraginkortasuna hobetzeko eta helmuga turistiko adimendunen garapen iraunkorra sustatzeko.

Lorpen hau posible izan da Basquetourrek erakunde sustatzaile gisa eta Jata Ondo LGEk (DTI Sarearen parte da 2022tik) emandako laguntza baliotsuari esker. Zigilu honekin, Gorlizko Turismo Bulegoa turismo modernoago eta irisgarriago baten abangoardian kokatzen da, eta kalitatezko turismoarekin eta turisten gogobetetzearekin duen konpromisoa berresten du.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31