Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ZIKLOTURISMOA

Gran Fondo Community-k Euskadi bisitatu du, zikloturismo-helmuga gisa duen potentziala aztertzeko

Kataluniako Gran Fondo Community enpresa zikloturismoan espezializatuta dago, eta Euskadi bisitatu du hiru egunez, bertatik bertara zer eskaintza duen ezagutzeko gero eta handiagoa den turismo-segmentu honetan.

Bisitan, zikloturismoaren garapenarekin konprometitutako euskal establezimendu, enpresa eta helmugak arakatu dituzte agentziako profesionalek, eta 15 ekimen nabarmen bisitatu dituzte guztira. 

Ekintza hau Basquetourrek, Turismoaren Euskal Agentziak, iaz aurkeztutako Zikloturismoaren Ibilbide Orrialdearen parte da, eta Euskadi turismo aktibo eta iraunkorraren esparruan erreferente gisa kokatzea du helburu. Estrategiaren barruan sartzen dira azpiegiturak hobetzea, produktu espezializatuak sortzea eta merkatu giltzarrietan sustatzea, hala nola Katalunian. 

Basquetourrek azpimarratu duenez,  eragile espezializatuekin (Gran Fondo Community, esaterako) lankidetzan aritzeak kontaktu-sarea indartzen du eta Euskadin zikloturismoa bultzatzeko aukera berriak irekitzen ditu. 

Bisitaldiak balorazio oso positiboa izan du, eta euskal lurraldeak zikloturismorako helmuga gisa duen potentziala azpimarratu da, paisaia ikusgarriak, kalitatezko zerbitzuak eta bizikletazaleen beharretara gero eta egokituago dagoen eskaintza bereizgarria duelako Horri guztiari Euskadik kirol honengan duen pasio eta konpromisoa gehitu behar zaio. 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31