• MERKATURATZE TURISTIKOA
"Green Spain"-eko helmugak "Spanien erleben" azoka birtualean
" Gaur eta bihar ospatuko da, Berlingo OETaren koordinazioarekin, eta Euskadik Kantauriar Erlaitzako EE.AA ordezkartuko ditu
Euskadik, gaur eta bihar, parte hartzen dihardu Alemaniako “Spanien erleben” azoka birtualean, Berlingo OETarekin koordinatuz.
Parte-hartzaileek hitzorduak itxi dituzten ustezko erosleekin eta euren helmugen nobedade turistikoak emango dizkie ezagutzera. “España Verde”-ren kasuan, liburuxkak, bideoak eta onlineko sustapen-plataformak erakutsiko zaizkie. Era honetara, bisitariek euren bezeroentzak zuzeneko azken orduko informazioa eskuratzeko, harreman berriak egiteko eta, baita, sari erakargarriak irabazteko aukera izango dute.
Austria, Alemania eta Suizako Turismo Bulegoek azoka birtual hau herri hauetako eragilerentzat antolatu dute, bertako bisitariek gehien maite duten helmugetariko batera bidaiatzeko gogoa pizteko helburuarekin.