Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   AZOKA

Hainbat euskal enpresa Bartzelonako IBTM-n

Turismo sailaren standean 3 Convention Bureauek eta Arabako Errioxak MICE-ko euskal eskaintzari buruzko informazioa emango dute. Gaurtik hasi eta datorren 29ra arte, euskal enpresek 530 hitzordu izango dituzte Euskadiren standean.

Gaur goizean hasi da kongresuen sektorean nazioarteko erreferentziako azoka, Bartzelonako IBTM-a eta bertan, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak bere standa dauka. Beste urte batez, Euskadiren standak euskal enpreseren presentzia izango du, guztira 35, eta 530 bat hitzordu profesional izango dituzte. Gainera, 3 hiriburuetako Convention Bureauek eta Arabako Errioxak euren bakoitzeko eskaintzari buruzko informazioa eskainiko diete bisitariei eta hosted buyers delakoei.

Datorren 29ra arte Fira Barcelonan ospatzen den azoka honek bere 31. Edizioa betetzen du eta aurten 150 naziotako 3.000 erakusle ditu. Iazko edizioan 3.463 erosle egon ziren eta 74.000 bilera euki zituzten.

Azoka egunetan hainbat ekintza egongo dira, besteak beste, sektorearen joera berriak ikusi eta erakusteko:

  • IBTM Trends Wathc”, hitzaldietan egoera soziopolitiko ezegonkorra eta industriaren etorkizuna aztertuko dira.
  • Formakuntza saioak Nazio Batuen eskutik ekitaldien sektorean jasangarritasuna sustatzeko.
  • Tailerrak ekitaldi arloko azken aurrerapen teknologikoekin.

Ostegunean, Harkaitz Millán Basquetourreko zuzendariak guztiz online izango den MICE Euskadi gida berria aurkeztuko du.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30