Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MICE

Hemen da berriro "Let"s MICE together", Euskadiko MICE sektorerako prestakuntza- eta networking-jardunaldia

" Ekitaldiaren hirugarren edizioak, ideien sorkuntza sustatzeko topaketa izateaz gain, erakutsi nahi du modu seguruan berrantolatu daitezkeela aurrez aurreko ekitaldiak.

1 / 2
Let's MICE 2015
Let's MICE 2015

Hilaren 18an, BECen (Bilbao Exhibition Centre), hirugarren “Let’s MICE together” jardunaldia egingo da. Euskadiko sektore publiko eta pribaturako prestakuntza- eta networking-jardunaldia izango da.

 

Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak antolatuta, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez eta Eventoplusen lankidetzarekin, ekitaldi hau euskal turismoaren agertokira itzuliko da hainbat urtez geldialdia egin ondoren. Eta lema honekin egiten du: “MICE sektorea berrasmatzen”. Mezu horren bidez, pandemiaren ondoren hain konplikatua den egungo egoerari buelta emateko beharra bultzatu eta sektorera helarazi nahi da, modu positiboan eta proaktiboan: “Azken hilabeteetan limoiak erori zaizkigu, eta limonada edo gin-tonicak egingo ditugu, eta gure sektorea aurrera ateratzeko behar dena egingo dugu. Itzuli behar da: Euskadiko ekitaldien sektorearen ordua da. Geure burua onartzea tokatzen zaigu: geure burua berriz ezagutzea, beste egiteko modu batzuk bilatzea, ohiturak haustea eta beste eskema batzuekin lan egitea”.

 

Parte-hartze mistoan, presentzialean eta online, jardunaldiak bi helburu ditu:

  • Aurrez aurreko ekitaldiak era seguruan antolatzeko aukera badagoela frogatzea, horrek esperientzia- eta entretenimendu-ekitaldiak izateari uko egin gabe.
  • “Sektorea egitea”, ideien sorkuntza sustatzea, profesionalen arteko lankidetza, birpentsatzea eta konektatzea.

 

Aurreko edizioetan bezala, programak sektorearentzat garrantzitsuak diren gakoak eman nahi ditu, baina modu atsegin, berritzaile eta sortzailean. Hala, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuak ongietorria egin ondoren, hiru hitzaldi emango dira gai eta ikuspuntu desberdinei buruz:

 

  • 0 ekitaldiak: Teknologia gehiago ala gizatasun gehiago?, Silvia Lealen eskutik.
  • MICE sektorearen zenbakiak eta joerak, José García eta Ainara Iturbururekin.
  • “”Reinisiar”: Edozein aldaketa, jada dakizun hori desikastean hasten da”, Georges Belingarekin.
  • Eta parte hartzeko lau tailer, gai desberdinekin eta interesgarriekin, adituek koordinatuak:
    • “Barrea eragin, negarra eragin eta ez zaituzte inoiz ahaztuko. Datozen ekitaldiak”. Raimond Torrents.'
    • “Zer kontatu eta nola kontatu. Komunikazioaren gakoak MICEn”. Agata Puigmal.
    • Nola markatu diferentzia: destinoko storytelling-a. Asun Paniagua.
    • Langile zoriontsu eta motibatuak bilatzen dira. Mamen Anton.

 

Parte hartzeko epea zabalik dago. Informazio gehiago: Let's Mice 2021 - MICE Basquetour

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31