Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FORMAKUNTZA IKASTAROAK

IKT-en Jardunbide Egokietarako eragileen aurretiazko formakuntza ikastaroak abenduan izango dira

Datorren urtean programan parte hartu nahi duten turismo-enpresetako eragileei zuzendua daude, bai programan lehenago parte hartu izan dutenei zein berriei.

2019an IKT-en erabileran Jardunbide Egokien programan parte hartu nahi duten turismo-enpresetako eragileen aurretiazko formakuntza-ikastaroak abenduan ospatuko dira Bizkaiko Teknologi Parkean.

SICTED programa hau euskal turismo sektoreko enpresei zuzendua dago Informazio eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilera hobetu dezaten, sentsibilizazioa eta laguntza integratuaren bidez.

Formakuntza nahitaezkoa da, bai aldez aurretik programan parte hartu izan duten teknikarientzat datorren urtean ere jarraitu ahal izateko, zein lehen aldiz egin nahi dutenentzat.

  • Lehen kasuan, formakuntza birziklapen ikastaro bat izango da abenduaren 12an, goizez eta arratsaldez.
  • Eta berriek hiru egunetako hastapen ikastaro bat egin beharko dute, 13tik 15era, goizez eta arratsaldez, ostiralean izan ezik, egun honetan goizez izango baita.

Izena emateko epea abenduaren 5ean 12etan bukatuko da. Profil tekniko zehatz bat bete behar da teknikari berri moduan formakuntzan parte hartu izan ahal izateko.

Informazio gehiago eta izen-ematea, emailez, innovación@basquetour.eus helbidean.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30