Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EKOTURISMOA

Inauguratuta Idiazabalgo Txomanene parkea, espazio didaktiko eta ekologiko bihurtuta

" 54.000 euroko inbertsioarekin, proiektuak biodibertsitatea, jasangarritasuna eta ingurumen-hezkuntza konbinatzen ditu 6.400 m²-ko azaleran. " Idiazabalgo Txomanene parke berritua espazio hezitzaile eta ekologiko bihurtu da, biodibertsitatea eta jasangarritasuna sustatuz.

1 / 5

Gaur goizean, Txomanene parke berritua inauguratu da. Idiazabalgo berdegune enblematikoa da, eta hezkuntza ekologikoa sustatzeko eta biodibertsitatea indartzeko gela ireki bihurtu du Gipuzkoako Foru Alundiko Jasangarritasun Departamentuak. Ekitaldian Jasangarritasuneko diputatu José Ignacio Asensio, Idiazabalgo alkate Iñaki Alberdi eta Basquetour-eko zuendari nagusi Daniel Solana izan dira, eta proiektu horrek jasangarritasunerako eta tokiko komunitaterako duen garrantzia nabarmendu dute.

Txomanene parkea lorategi pribatu botanikoa izan zen jatorrian, eta esku-hartze integral baten xede izan da. Bildumagile izaerari eutsi dio, eta dibertsitate ekologikoa handitzeko diseinatutako elementu berriak gaineratu ditu. 53.923,80 euroko inbertsioarekin eta 6.400 m²-ko jarduketa-azalerarekin, proiektuak beste urrats bat eman du paisaiaren estetika eta ingurumen-funtzionaltasuna uztartzen dituen espazio didaktiko eta jasangarri bat sortzeko.

Biodibertsitatearen eta ingurumen-hezkuntzaren zerbitzura dagoen parkea

Txomaneneko esku-hartzeak parkea eskualdeko azpiegitura berdearen eredu bihurtu nahi duen ikuspegiari erantzuten dio. Jarduera nagusiak izan dira: tximeletak eta beste intsektu polinizatzaile batzuk erakartzeko parterre bat, hegaztiak eta ugaztun txikiak babesteko eta elikatzeko zuhaixka-pantaila bat, eta bertako landareak dituen itzaleko parterre bat sortzea, tokiko flora aberasteko.

Jasangarritasuneko diputatu José Ignacio Asensioren hitzetan: "Parke hau erakundeen eta komunitatearen arteko lankidetzak benetako birika berde bihur ditzakeela erakusten duen adibide bat da. Birika horiek, edertzeaz gain, bizitza hezi eta sustatzen dute". Gainera, foru-arduradunak gaineratu duenez, "jasangarritasunarekin dugun konpromisoak ingurumenaren babesa eta herritarren ongizatea uztartzen dituzten proiektuak sustatzen jarraitzera bultzatzen gaitu. Txomanene ez da soilik espazio berde bat, baizik eta natura, ezagutza eta komunitatea leku berean integratzeko moduaren adibide ukigarria”.

Iñaki Alberdi alkateak, bere aldetik, proiektuak Idiazabalgo biztanleentzat duen garrantzia azpimarratu du.

Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak iraunkortasunaren alderdia nabarmendu du, espazio berrituaren adierarik zabalenean.

Parkearen berrikuntza nagusiak

  1. Tximeleta-parterrea eta polinizagailuak: Polinizaziorako funtsezko intsektuak erakartzeko diseinatua, espazio honek estetika eta funtzionaltasuna konbinatzen ditu, ekosistema osasungarria sustatuz.
  2. Hezegunea: 8,5 x 5 metroko putzu bat eraiki da parkearen behealdean, anfibioak, uretako intsektuak (hala nola libelulak eta narrasti txikiak) hartuko dituen zingira-ekosistema bat birsortuz.
  3. Itzal-parterrea: 400 m²-ko azalera du, eta parterre horrek parkeko hormaren ondoan desangelatutako eremu bat biziberritu nahi du, onura estetikoak zein ekologikoak dakartzaten landare-espezieen integrazioa sustatuz.
  4. Zuhaixka-pantaila edo heskai bizia: tokiko hegaztiei eta ugaztun txikiei babesa eta janaria emateko hautatutako zuhaitz- eta zuhaixka-sailak.
  5. Azpiegiturak hobetzea: Hondatutako bideak birgaitu eta eskailerak ordeztu dira, bisitarientzako sarbide erosoa eta segurua ziurtatuz.

Etorkizun jasangarriago baterantz

Txomanene parkeak, Idiazabalgo hiri-paisaia aberasteaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak ingurumenarekin duen konpromisoa irudikatzen du. Proiektu honek paisaia-elementuak eta elementu funtzionalak uztartzen ditu, eta gune publikoetan biodibertsitatea babestu eta sustatzearen garrantziaz sentsibilizatzea du helburu.

Bi hilabeteko gauzatzearekin, eraldaketa horrek espazio historikoa biziberritzeaz gain, ateak irekitzen dizkie belaunaldi guztiei ikasteko eta gozatzeko aukera berriei.

Txomanene parkea berritzea mugarri bat da Gipuzkoako berdeguneen kudeaketan, eta jasangarritasuna, hezkuntza eta komunitatea batzearen garrantzia azpimarratzen du, ingurune harmonikoago eta erresilienteago baten bila.

Urtarrila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31