Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FORMAKUNTZA

Innobasquek berrikuntzari buruz duen prestakuntza "Basquetour Learning"-en

Ikastaroak doakoak dira eta izen-ematea Turismoaren Euskal Agentziaren plataformaren bidez egin daiteke. Plataforma horrek EAEko turismo-sektorearentzat interesgarria den prestakuntza-eskaintza jasotzen du.

 “Basquetour Learning” plataformak Innobasquek sektore publikoan zein pribatuan emango duen berrikuntzako prestakuntza generikoa gehitu dio 2022. urterako interes turistikoko prestakuntza-eskaintzari.

Ikastaroak doakoak dira eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak diseinatu ditu, bere gaietan adituak diren erakundeekin batera: 

  • Horizon Europen proiektuak kudeatzeko eta justifikatzeko ikastaro aurreratua
  • Berrikuntza negozio ereduetan
  • Lankidetzan berritzea: nola aktibatu barnean edo beste bazkide batzuekin egindako lankidetzako proiektuak
  • Amain  ematen zara edo aurreatzen zara. Badut zaintza sistema, eta orain zer?
  • Amain  ematen zara edo aurreatzen zara. Zaintzan sarrera.
  • Hiri jasangarriak
  • Proiektu baten oinarrizko metrika eta finantza analisia
  • Ideiak berrikuntza-proiektu bihurtzea
  • Horizon Europen proiektuen proposamenak prestatzea
  • Zaintza estrategikoa
  • Elikadura jasangarria: elikatze-kataian berritzeko aukerak
  • Horizon Europen proiektuak kudeatzeko eta justifikatzeko ikastaro aurreratua
  • I+G-tik merkatura: lehen salmentak, ereduarea balioztapema eta “scale up”-a
  • Jakin ea berrikuntza erabilgarria izan daitekeen zure enpresarentzat
  • Europako I+G+b programen hasiera


Izena emateko esteka hau da: Basquetour Learning

“Basquetour Learning” online plataformak hainbat erakundek emandako turismo-sektorerako prestakuntza interesgarriak biltzen ditu, eta Basquetourrek sustatutako proiektu eta ekintzei euskarria eman nahi die, behar bezala ezartzeko prestakuntza elkartuak behar badituzte. Plataforma hori, beraz, euskal turismo-sektorearen lehiakortasuna hobetzeko tresna da.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31