Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   JARDUNALDIA

Jasangarritasuna eta adimen turistikoa, eztabaidagai Donostian

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzako Turismo sailak, Basquetourren bidez, antolatu du EVE eta IHOBEren laguntzarekin. Ekitaldi berean euskal turismo sektorean energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien sustapenerako hitzarmenaren berritzea sinatuko da datorren urteari begira.

Jasangarritasuna eta adimen turistikoa nola sustatu Euskadin?” izenburua dauka hilaren 23an Donostiako Miramar Jauregian ospatuko den jardunaldiak, Eusko Jaurlaritzako Turismo sailak, Basquetourren bidez, eta EVE eta IHOBEren laguntzarekin antolatuta.

Hitzordu honen helburua euskal turismo-sektoreari ekonomia zirkularra, energia-transizioa, irisgarritasuna eta adimen turistikoarekin zerikusi duten berrikuntzak azaltzea da. Hain zuzen ere, hondakinen ustiapenean praktika egokiak, ur-zikinen kudeaketa, ontziratu gabe dauden produktuen sustapena, natura errespetatzen duten ostatuak, eguzki-energia fotovoltaikoa eta autokontsumokoa, jasangarritasuna bi gurpilen gainean, turismo-jomuga adimentsuak eta irisgarritasun irizpideak ezartzerakoan Euskadin erreferentzia diren kasuak bezalako gaietaz hitzegingo da.

Jardunaldian zehar Basquetourrek eta EVEk euskal turismo-sektorean energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak sustatzeko hitzarmenaren berritzea 2019ra begira sinatuko dute.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31