Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ZIKLOTURISMOA

Javier Hurtado: Bizikletazko Erromanikoaren ibilbide zikloturistiko berria Euskadiko zikloturismoari bultzada bat da eta tenpluak eta Arabako paisaia ezagutzeko aukera paregabea

1 / 3

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak Estibalizko Erromanikoaren Interpretazio Zentroan aurkeztu du gaur bere Sailak kultur zikloturismoko jardueraren kontzeptupean diseinatutako lehen ibilbidea. Produktu hori Euskadiko zikloturismo-estrategiaren parte da, eta lurraldean modalitate hori bultzatzeko berriki iragarri zen ibilbide tematikoetako bat da.

 

Javier Hurtado sailburuaren ustez, horrelako ibilbide tematikoek dibertsifikatu egiten dute gure turismo-eskaintza eta zikloturismoaren helburuak Euskadin, naturarekin kontzientziatuta eta errespetuz jokatzen duen turismo-segmentu bat erakartzean oinarritzen direnak. Horrela, turismo-fluxuak lurraldean banatzen eta egonaldia eta desestazionalizazioa areagotzen lagunduko dugu. Lurraldea ibilbideen bidez egituratzeko eta turismo-jarduerak sortzen duen aberastasuna helmuga osoan banatzeko modu bat da. Zikloturismoa, beraz, iraunkortasuna bermatzen duen produktua da, ingurumenaren, gizartearen, kulturaren eta ekonomiaren aldetik, eta Euskadi Basque Country marka indartzen laguntzen du, turismo-helmuga askotarikoa eta iraunkorra den aldetik.

 

Ibilbide honen aurkezpenean Cristina González Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioko foru diputatua eta Maider Etxebarria Gasteizko Udaleko alkateordea egon dira. Ekimen hau Gasteizek, Arabak eta Euskadik zikloturismoarekin eta bizikleta-ibilbide berrien sustapenarekin duten konpromisoaren beste adibide bat da. 2023. urte honetan, Frantziako Tourraren irteerarekin, Euskadik ikusgarritasun handia izango du nazioartean, eta horrek bultzada handiagoa emango dio Euskadi erreferentziazko helmuga zikloturista gisa finkatzeari.

 

Bizikletako Erromanikoaren Ibilbidea aukera paregabea da Arabako erromanikoaren eta paisaiaren tenpluetako kultura-baliabideen aberastasuna ezagutzeko. Guztira 79,5 kilometroko ibilbidea da, eta Arabako ondare erromaniko zabala du ardatz. Guztira, 240 tenplu erromaniko inguru bisita daitezke, aberastasun natural handiko ingurune batean kokatuak. Ibilbideak tenplu horien ezaugarri nagusiak ezagutzeko aukera ematen digu, erromaniko berantiarraren barruan, eta, aldi berean, lurraldean berezkoak diren beste bizikleta-ibilbide batzuk esploratzeko aukera ematen digu, hala nola Donejakue Bidea, “Vasco Navarroko” bide berdea eta Arabako Lautadako ibilbide handia.

 

Zikloturismoak eskaintza turistikoen beste mota osagarri batzuk sustatzen laguntzen du, hala nola familia-turismoa, landa-turismoa, gastronomia-turismoa, ekoturismoa edo kirol-turismoa, besteak beste. 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30