Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA

Javier Hurtado sailburua: "Pandemiak erronka handiak ekarri dizkigu, eta sektoreko profesionalek espero bezala jokatu dute, zailtasunak zailtasun"

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok gaur inauguratu du turismo, ostalaritza, merkataritza eta kontsumoaren sektoreko profesionalei aitortza egiteko ekitaldia.

Gaur, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Eguna ospatu da, sektoreari aitortza emateko ekitaldi gisa, pandemiak eten zituen ohiko sarien ordez. Sailburuak gogorarazi duenez, "pandemiak guztiz ezezaguna zen eszenatoki baten aurrean jarri gintuen eta funtsezko kontzeptu bat izan du ezaugarri gisa: ziurgabetasuna".

Une horietan, “administrazioen eta baliabide publikoen arteko batasunari eta koordinazioari esker, txertoak inoiz baino azkarrago garatu ziren, eta pandemiaren aurkako borrokan aurrera egiten jarraitu ahal izan genuen. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak 114 milioi euroko erresistentzia-plan bat jarri zuen abian, turismoari, ostalaritzari eta merkataritzari laguntzeko. Baina ez dugu ahaztu behar neurri horiek pertsonei zuzenduta zeudela, hala da, baina pertsonek ere gauzatu behar zituztela.”

Hori dela eta, sailburuak gogorarazi du “gaur, krisi-une latz hauetan borrokatu zareten profesionalak omentzeko ekitaldia ospatzen dugu, zuen negozioei eusteko eta herritarrei funtsezko zerbitzuak emateko borrokan aritu zareten profesionalei aitortza emateko ekitaldia. Merkatariek eta ostalariek ere hala egin zenuten. Elkarteak, zuen aholkularitza eta laguntzarekin. Hala egin dute, baita ere, administrazioetako langileek, komunikabideek eta, azken batean, gaur egun aitortza jasotzen duten turismo, ostalaritza eta merkataritzako profesionalek, eta sari hauek jasotzean sektore osoa ordezkatzea nahi dugu. Gaur zuen eguna da, Turismoaren, Merkataritzaren eta Kontsumoaren Eguna.”

“Pandemiak aurre egin beharreko erronkak gogorrak eta muturrekoak izan dira, eta gizartearen erantzuna ere irmoa izan da. Krisiak agerian utzi du gure sisteman, gure erakundeetan eta geure buruarengan konfiantza izateak duen garrantzia, baita besteengan dugun konfiantza ere. Eta konfiantza horren ahulezia ere erakutsi digu, eta gizarte gisa, herrialde gisa, balio eta lankidetza-sistema sendo batzuk partekatzen dituen Europar Batasun gisa indartzen jarraitzeko beharra”, gaineratu du sailburuak.

Edizio honetan, turismoaren esparruan eta sektorearen izenean, Bilboko Ercilla Hotelari (ordezkari gisa Iñaki Etxeguren zuzendaria bertaratu da) eta Guardiako Villa Lucía gastronomia-guneari (Juanma Lavin izan da ordezkari) eman zaio aitortza.

Merkataritzaren sektorean, Lotunek enpresari (proiektu hori 4 markak osatzen dute Bilbon) eta Donostiako Galparsoro okindegiari egin zaio aitortza. Eta, azkenik, kontsumoaren atalean, Andoaingo Udaleko Kontsumoko Udal Bulegoari eta Radio Vitorian Txaro Idokilisek gidatutako “Consumidores” programari eman zaio aitortza.

 

 

 

 

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30