Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SURFING EUSKADI

Javier Hurtado sailburua: "Surfa ez da soilik udako jarduera bat, eta, horregatik, zeregin garrantzitsua du desestazionalizazioan"

1 / 3

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Bakion egin den “Surfing Euskadi” produktu-klubaren 10. urteurrenaren ospakizunean parte hartu du. Bertan, klase batean izan da Txaber Trojaola surflari ezagunarekin batera. Sailburuak azaldu duenez, Produktu Kluba Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sortu zuen Basquetourren bitartez, surfa turismoa erakartzeko elementu gisa bultzatzeko, bertako enpresa eta eskolen lehiakortasuna eta lankidetza indartuz, baita surfeko eta kostaldeko gure baliabideen sustapena ere.

Une honetan 68 enpresak osatzen dute “Surfing Euskadi”, eta beste 15ek hasi dute auditoretza bertan sartu ahal izateko; besteak beste, eskolek, surf camp-ek, ostatuek, zerbitzu espezializatuek, etab. Horrez gain, 21 erakunde publikok bultzatzen dute surfa udalekin eta eskualdeko agentziekin.

Gaurko ekitaldiarekin surfak Euskal Autonomia Erkidegoarentzako dituen balioetako batzuk aldarrikatu nahi dira, sailburuak aztertu duen bezala. Lehenik eta behin, desestazionalizatzeko duen gaitasuna. “Surfa urte osoan egin daitekeen kirola da, eta ez dugu udako hilabeteetara mugatu behar”.

Bigarrenik, “urte osoan Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin eta honekin koordinatuta lan egiten duten klubeko kideen lana ikusarazi nahi da, gure surf-produktua eta haren sustapena hobetzeko eta indartzeko”.

Eta, azkenik, “surfa oraindik gehiago hurbildu nahi dugu herritarrengana eta gure bisitariengana. Horretarako, kanpaina bat egingo da. Bertan, materiala eta jarduerak zozketatuko dira, eta prentsa espezializatuaren, influencer-en bidaiak sustatu edo promozio-bideoak egingo dira, besteak beste”.

2019an, Covid-a baino lehen, ia milioi erdi bisitari etorri ziren Euskal Kostaldera, Bizkaira eta Gipuzkoara, eta 2022ko 8 hilabete hauetan 300.000 bisitari baino gehiago izan dira. “Kasu askotan hondartzari, naturari eta familiari lotutako turismoa izan da, baina gure hondartzetako olatuek —mundu osoan ezagunak— erakarritako beste bisitari batzuk ere izan dira.  Eta surfa eta gure kostaldeen erakarpena bultzatzen jarraitu nahi dugu, batez ere sasoitik kanpo. Laburbilduz, surfa sustatu nahi dugu, gure enpresen lana ikusarazi, eta hamargarren urteurren hau Surfing Euskadi klubarentzako bultzada bihurtu”.

 

Informazio gehiago www.surfingeuskadi.eus helbidean

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30