Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Kanaria Handia eta Tenerife, CEAV PROTOURen barruan Euskadiren promoziorako hurrengo helmugak

Basquetourrek, Espainiako Bidai Agentzien Konfederazioarekin (CEAV) elkarlanean, Euskadi merkatu nazionalean sustatzen jarraitzen du, Gran Canarian eta Tenerifen urriaren 16an eta 17an ospatu ziren CEAV PROTOUR 2024ko workshopetan parte hartuz.

1 / 4

Topaketa hauek aukera baliotsua eskaini zuten bidai agentzia kanariarrekin harremanak sendotzeko eta Euskadiren irudia helmuga jasangarri gisa finkatzeko. 

Las Palmaseko Santa Catalina hotelean eta Tenerifeko Botaniko hotelean egin ziren workshopek turismo sektoreko ordezkari ugari bildu zituzten, eta Basquetourrek "Grand Tour" bideoa aurkeztu zuen, Euskadi turismo helmuga gisa duen aniztasuna eta erakargarritasunak azpimarratuz. 

Euskadira etorritako kanariar turismoaren hazkundea 

Azken urteetan Kanarietatik etorritako turismoak hazkunde nabarmena izan du. 2024ko urtarriletik abuztura bitartean, kanariar turistak Euskadira egindako sarrerak %17 igo dira, eta gaualdiak %11 handitu dira, merkatu igorle garrantzitsu gisa finkatuz. 

Euskadiren eta Kanarien arteko konektibitatea  

Euskadi eta Kanarien arteko aireko konektibitatea funtsezko faktorea da bi eskualdeen arteko turismoa sustatzeko. Bilbo Gran Canaria, Lanzarote, Fuerteventura eta Teneriferekin lotzen duten hegaldi zuzenei esker –Vueling, Volotea eta Air Europa bezalako enpresen eskutik–, bi helmugen artean mugitzeko erraztasuna eta irisgarritasuna bermatzen da. 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30