Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EZAGUTZA-BIDAIAK

Kazetari italiarrak eta eragile belgiarrak Euskadiko "green capital"-ean

Gasteiz Turismok eta Milan eta Bruselako OETek, Basquetour-en laguntzarekin, antolatutako bi ezagutza-bidaietan.

1 / 2
Italiako kazetariak Gasteizko "eraztun berdean"
Italiako kazetariak Gasteizko "eraztun berdean"

Vitoria-Gasteiz, bere erdi aroko gune historikoa eta eraztun berdea dira joan den astean kazetari italiarrek, eta aste honetan, Belgikako bidaia-eragile batzuek bisitatuko dituzten baliabide nagusiak.

Italiako kazetarien kasuan, bidaia natura, artean eta gastronomian oinarrituta zegoen eta Añanako Gatzaga Haranara eta Arabako Errioxako bodega ikoniko batzutara ere hurbildu dira. Eraztun berdean barrena, bizikletaz egindako ibilbideak eta ikusitako tokietako gastronomia eta ardoak izan dira Milango kazetariek ezagutzeko aukera izan duten beste baliabide batzuk.

Bestalde, Belgikako eragileek Arabako hiriburua, alde zaharra eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea zeharkatzeaz gain, Arabako eskualdeko eragile hartzaileekin topaketa egingo dute. Bizikleta ibilaldia ere egingo dute hiriaren inguruetan, eraztunaren berdeguneak ezagutzeko.

Gasteiz Turismoak antolatu ditu bidaiak, Milango eta Bruselako OETekin batera, Basquetourren laguntzarekin.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30