• LAGUNTZAK
Laguntzak euskal turismo-sektoreari
Lehendakaritzak Europatik kanpoko eskualde estrategikoekiko lankidetza-proiektuetarako laguntzen deialdia zabaldu du
Hilaren 8an, Eusko Jaurlaritzak, Lehendakaritzaren bitartez, Europatik kanpoko eskualde estrategikoekiko lankidetza-proiektuetarako laguntzen deialdia argitaratu zuen, hala nola Quebec (Kanada), Cundinamarca (Kolonbia), Querétaro (Mexiko) eta Txileko Santiago eskualde metropolitarrarekin. Euskal eragileen eta eskualde horietako eragileen arteko lankidetza-proiektuak abiarazteko laguntzak dira, hainbat arlotan eragina dutenak, besteak beste turismoan.
Zer eremutarako eman daitezkeen dirulaguntzak:
- Quebec: kultura, hizkuntza-politika, ekonomia, ingurumena, I+G+b.
- Cundinamarka: ekonomia, merkataritza, enpresa-nazioartekotzea, espezializazio adimenduna, I+G+b, ingurumena, lurralde-plangintza, kultura, hezkuntza, turismoa.
- Querétaro: merkataritza, I+G+b, kultura, hezkuntza, gizarte-polítika, turismoa.
- Santiagoko Metropoli-eskualdea: gizarte-politika, ekonomia, espezializazio adimenduna, enpresa-nazioartekotzea, I+G+b, ingurumena, lurralde-plangintza, hiri-berroneratzea, turismoa
Zenbatekoa: Guztira, 80.000 €, eta 5000 € proiektuko.
Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko maiatzaren 9an amaitzen da.
Betekizunak eta informazio gehiago: 2024-2025erako laguntzen deialdia egiten duena Europatik kanpoko Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko Metropoli-eskualdea eskualde estrategikoekin lankidetza teknikoko proiektuak egiteko - Lehendakaritza - Euskadi.eus
Informaziorako telefonoa: 945018142