Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   DTI

Lan jardunaldia Basquetourren eta aholkularitza-taldearen artean, UNE 178501 Helmuga Turistiko Adimenduna (DTI) eta UNE 178510 Enpresa Turistiko Adimenduna (ETI) arauak ezartzeko

Basquetour aholkularitza teknikoa eskainiko duen aholkularitza-taldearekin bildu da, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren esparruan, UNE 178501 Helmuga Turistiko Adimenduna (DTI) eta UNE 178510 Enpresa Turistiko Adimenduna (ETI) arauak ezartzeko eta ziurtatzeko.

1 / 3

Jardunaldiaren helburua, batetik, lehiaketa publikoaren esleipendun den taldea ezagutzea izan da, Aenor Conocimiento, Acorde Consulting, Ikei Research and Consultancy, Tecnalia eta Erlea Sostenibilidad erakundeetako 16 pertsonek osatua. Bestetik, UNE 178501 eta UNE 178510 arauen ezarpen-irizpideak homogeneizatzea izan da, lehen edizio honetan, helmuga batean eta Euskadiko 25 erakundetan ezartzeko. 

Jardunaldian, hemendik 2025eko udara bitartean egin beharreko ibilbide-orria partekatu da. Hasteko, lehen edizio honetan parte hartu duten erakunde publiko-pribatuekin hasierako bilera bat egin da, horietako bakoitzari hasierako diagnostiko bat egin zaio. Halaber, arauak ezartzeko aldia azaldu da eta, azkenik, ziurtapen-auditoriak egin dira. Jardunaldiak zalantzak partekatzeko eta hobekuntzak ezartzeko gunea eskaini du amaieran. 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31