Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MEET BASQUE COUNTRY

"Meet Basque Country"k bere aurpegi kulturala erakutsi du Gasteizen "basque festival"arekin

Hainbat bidaia-jardunaldiren ondoren, makroekitaldi turistikoak euskal kulturaren eta gastronomiaren erakusketa bat antolatu zuen atzo arratsaldean Basquetourrek gonbidatutako nazioarteko 60 turoperadoreentzat, Arabako hiriburuko zalditegien eraikinean.

1 / 10

Txalapartak eta hainbat dantzarik harrera egin zieten atzo “Meet Basque Country”ko nazioarteko 60 turoperadoreei, Gasteizko zalditegien eraikinean. Horiek izan ziren Basquetourrek antolatutako kultura- eta gastronomia-erakustaldiaren une batzuk, eskaintzaren zeharkako baliabide horien zati bat erakusteko. Baliabide horiek berezitasuna ematen diote helmugari, eta bakarra bihurtzen dute, bisitariek gehien eskatzen duten ezaugarrietariko bat.

 

Horrela, bisitaz eta esperientziaz beteriko 3 lurraldeetan zehar hainbat bidaia-jardunaldi egin ondoren, Euskal Turismo Agentziak gonbidatutako 17 herrialdeetako agenteek erlaxatu eta bertako produktuekin eta euskal kulturaren aniztasunarekin gozatzeko aukera izan zuten.

 

Javier Hurtado Turismo sailburua izan zen ekitaldiaren buru, Felipe García Arabako Turismo zuzendariak, María Nanclares hiriko Turismo zinegotziak eta Basquetourreko zuzendari Daniel Solanak lagunduta.

 

Atzoko ekitaldiaren ondoren, agenteek MICEn, gastronomian, touring-ean, confidential-ean, naturan eta txirrindularitzan espezializatutako ezagutza-bidaiekin jarraituko dute hilaren 6ra arte. Egun horretan, nazioarteko operadoreen eta euskal enpresen arteko merkaturatze-workshop-a egingo da.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30