• EZAGUTZA-BIDAIAK
Mexikoko hainbat komunikabidetako kazetariak Euskadin izan dira
Bidaia, Basquetourrek antolatua, produktu gastronomikora bideratuta egon da
Igande honetan amaitu da Mexikoko hainbat kazetarik Euskadin zehar egin duten bidaia, Basquetourrek antolatuta.
Bisitak hilaren 23an hasi ziren Bilbon, eta Bizkaiko hiriburua, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeak, Arabako Errioxa, Donostia eta inguruak, Gasteiz eta Añanako Gatz Harana zeharkatu zituzten. Bertan, gune bakoitzeko ondare naturala, kulturala eta gastronomikoa ezagutu dute, bertako gastronomia dastatu dute eta tailer gastronomiko ezberdinetan parte hartu dute.
Bidaia Basquetourrek antolatu du Mexikoko OETen laguntzarekin.