• MICE
MICE-n espezializatutako bidaia-agentzia poloniarrek Arabako Errioxa bisitatzen dute
" Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak, ACEVIN-ek eta Varsoviako OET-ak antolatutako ezagutza-bidaiak Basquetour-en laguntza du
Arabako Errioxa da MICE-n espezializatutako 6 bidaia-agentzi poloniarrek aukeratutako jomuga, turismo-produktu honetako euskal eskaintza ezagutzeko. Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak, Basquetour-en bidez, laguntzen du Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak, ACEVIN-ek eta Varsoviako OET-ak antolatutako bidaian.
6 agentzietako ordezkariek, atzotik eta hilaren 30era arte, eskualdeko upategi eta ostatu esanguratsuenak bisitatuko dituzte eta baita, dolare bat ere. Gainera, Arabako Errioxako gastronomia eta ardoak dastatzeko aukera ere izango dute.
Guzti hau, beraien bezeroei MICE bidaietarako eskaintza ezberdina eta osoa eskaintzeko helburuarekin.