Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   INAZIOTAR BIDEA

Murray Stewart, bidaietan espezializatutako idazle eskoziar ezaguna, Inaziatar Bidean

" Euskal etapak bi astorekin egingo ditu, santuak ere bidearen zati bat asto batekin egin zuen

Murray Stewart idazle eskoziarra Euskadin dago dokumentazio lanetan udazkenean, nazioarteko merkatuan, argitaratuko den Ignaziatar Bideari buruzko gida bat egiteko. Gida Loiolako Iñigok Manresaraino egin zuen Bidearen 500.urteurrenarekin batera dator eta Basquetour-en laguntza du.

Murrayk 7 euskal etapak bi astorekin egingo ditu ekainaren 2tik 12ra arte, santuak ere Bidearen zati bat asto batekin egin zuen.

Brad Travel Guides, orain gizaldi erdi sortua, bidaia-giden nazioarteko sektorean argitaletxe britaniarrik nabarmenetarikoa da, bere katalogoan 200 izenburutik gora ditu eta hainbat sari. Bere helburua ibiltariari informazio praktikoa ematea da, ibilbide zehatzekin eta mapak, hotalek, jatetxeak, eta noski, zeharkatzen duten helbideari buruzko datuekin: kultura, historia eta natura.

Murray Stewart-en “The Basque Country and Navarre” gidaliburua gida hoberentzat bozkatu zuten Britainia Handiko liburu-saltzaileek 2016. Urtean, eta behin baino gehiagotan berrargitaratu da.

Bradt bidaia-gidak 100 herrialde baino gehiagotan banatzen eta saltzen dira, baita Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan ere. Izenburu guztiak paperean eta e-booketan daude. Informazio gehiago: www.bradtguides.com.

Murray Stewart autoreari buruz

Murray Stewart bidaietan espezializatutako idazlea da, eta esperientzia handia du bidaia-gidak idazten eta eguneratzen. The Basque Country and Navarre saridunaren egilea izan zen. Fodors bidaia-argitaletxe estatubatuar entzutetsuan ere idatzi du. Lau hizkuntza hitz egiten ditu, gaztelania barne.

 

 

 

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31