Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKAL KOSTALDEA: KOORDINAZIOA

Nautika eta Surfing Euskadiko mahaiak berriz, aurrez-aurre bildu dira

" Euskal Kostaldeko aurtengo lehen topaketak Getxon eta Bilbon ospatu ziren

1 / 2
Nautikako Mahaia, Getxon
Nautikako Mahaia, Getxon

Aste honetan ospatu dira Euskal Kostaldeko ohiko koordinazio-bilerak, hain zuzen ere, Nautika eta Surfing Euskadi-koak. Lehenengoa asteartean, hilaren 1ean bildu zen Getxoko Elkartegin eta surfekoa, atzo, Bilboko Itsasmuseum-en.

Bi bilerak aurrez-aurre egin ziren eta abenduan, online, egindakoen jarraipena izan dira, informazioa eta komunikazioa zuzenean jasotzeko asmoz.

Nautikako mahaian, besteak beste, ANEN sektoreko patronalak “Spain sailing”, Euskadin hilaren 22an aurkeztuko den Estatu mailako sektoreko enpresen arteko sarearen egitasmoa azaldu zuen . Baita, egin daitezkeen sustapen ekintzak eta ABABOR, FICOBAn apirilaren hasieran ospatuko den aisialdirako itsaontzien eta nautika-kirol eta jardueren azoka berrian parte hartzea ere, aztertu ziren. Horrez gain, mahaiako partaideen eraberritzea eta sektorearen eskakizunak ere.

20 enpresek parte hartu zuten, EKP eta AKTIBAko ordezkariek eta Getxoko eta Bidasoa bizirik-eko teknikariez gain.

Surfing Euskadi-ren bilerari dagokionez, 2021ean egindakoari begirada bat emateaz gain, aurtengorako ustezko sustapen ekintzak eta aurreikusitako lankidetzak aztertu ziren; baita Itsasumuseumen ospatuko den surf-erakusketa eta Surfing Euskadi klubaren 10. urteurrenari begira egingo direnak ere. Mahai honetan ere 20 enpresek (surf-eskolak, surf-camp-ak eta ostatuak) eta 4 erakundek parte hartu zuten.

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30