• AZOKA
Ostiral honetan Expovacaciones-ek ateak irekiko ditu
BEC-ek turismoaren euskal azoka hartuko du eta Eusko Jaurlaritzak Euskadiren eskaintza osoari buruzko stand batekin parte hartuko du. Euskal gastronomia standaren protagonista izango da asteburuan.
![](imagenes/noticias/Expovacacones_trasera_2018_05_02_11_17_31.jpg)
Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak Expovacaciones azokan parte hartuko du BEC-en, hilaren 4tik 6ra arte, Euskadiren turismo azoka bilduko duen stand batekin.
Stand-a sustapen eguteko lehen azoka den Madrilgo FITUR-en aurkeztutakoaren adaptazioa da eta hiru erakus-mahai izango ditu Euskadiren eskaintza orokorrari buruzko informazioarekin, 3 hiriburuei buruzkoa eta jomugaren gainontzeko eskaintzari buruzkoarekin: Euskal Kostaldea, Arabako Errioxa eta Gure Mendi eta Haranak, hurrenez-hurren.
Standak ekintzetarako gune bat ere eukiko dau eta bertan “5 zentzumen” jomugaren sustapenerako bideo berria erakutsiko da, besteak beste. Gainera, Bizkaia Zubiaren 125.urteurrena dela-eta, honen argazki bat Lauaxetaren olerki batekin eukiko du.
Irisgarritasuna, jasangarritasuna eta bererabilketa dira espazioaren diseinua eta eraiketaren sustraietariko batzuk.
Asteburuan, standean ekintza gastronomikoak egongo dira:
- Ostiral arratsaldean: 3 deituretako txakoli, sagardo eta Arabako Errioxako ardo-dastaketak.
- Larunbat goizean: 3 deituretako txakoli, sagardo eta Arabako Errioxako ardo-dastaketak.
- Larunbat arratsaldean: Idiazabal gazta-dastaketak Gazta Kofradiaren eskutik.
- Igande goizean: 3 deituretako txakoli, sagardo eta Arabako Errioxako ardo-dastaketak.