• SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA
Persiako Golkoan turismoa sustatzen, "Euskadi - Basque Country, Confidential" premium markarekin
"Euskadi - Basque Country" marka turistiko ezaguna indartsu itzuli da nazioarteko eszenara, Persiako Golkoko herrialdeetan sustatuz.
Hamarkada bat baino gehiago igaro ondoren, markaren ikuspegia berritu eta marka premium bezala aurkeztu da "Euskadi - Basque Country, Confidential" izenarekin.
Irudi berri hori ezagutarazteko eta publiko hautatua erakartzeko ahaleginean, B2B jardunaldiak egiten ari dira, erosteko ahalmen handiko segmentuan espezializatutako 60 eragile eta operadore turistiko baino gehiago biltzen dituztenak. Abu Dhabiko Espainiako Turismo Bulegoak antolatutako jardunaldi hauen helburu nagusia Golkoko eskualdearen eta Euskadiren arteko turismo-fluxua sustatuko duten aliantza estrategikoak ezartzea da.
Turespañak emandako datuen arabera, 2023an inoiz baino turista gehiago iritsi dira Espainiara Persiako Golkotik. Golkoko Lankidetza Kontseiluko bertakoek interes handia azaltzen dute helmugan, Euskadik eskaintzen duen klima atsegina, familiarteko ingurugiroa eta kultura aberatsak eraginda.
Nabarmendu nahi da, Persiako Golkoko turistek gastu handia egiteko gaitasuna dutela, eta hori aukera garrantzitsua da Euskadiko sektore turistikoarentzat. Ekimen honen bidez, "Euskadi - Basque Country, Confidential" Persiako Golkoko bidaiari zorrotzenentzako lehen mailako aukera izan dadila lortu nahi da.