• FORMAKUNTZA
Prestakuntza digitaleko eskaintza berria "Basquetour Learning"-en
Sare sozialen, marketin digitalaren, produktibitatearen eta lege-alderdien esparruei aplikatutako gaitasun digitaletako prestakuntza-ikastaro orokorrak apiriletik aurrera ematen dira.
Era berean, turismoari buruzko konpetentzia digital espezifikoei buruzko lehen prestakuntza dago eskuragarri; Barnetegi Turistiko Teknologikoaren lehen edizioa, 2023koa.
Turismo-sektorerako hainbat erakundek emandako prestakuntza interesgarrien bildumaren zati gisa, “Basquetour Learning” arloko beste formazio batzuen atalean, Basquetourren webgunean, argitaratu dira jada, sare sozialen, marketin digitalaren, produktibitatearen eta alderdi legalen esparruetara aplikatutako gaitasun digitalen prestakuntza orokorretarako estekak, sektore turistiko publiko zein pribatuarentzat interesgarriak izan daitezkeenak. Ikastaro horiek SPRIren bidez ematen dira, apiriletik aurrera, eta honako hauek dira:
- Instagram: Estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko
- Facebook: nola sortu FanPage bat. Ezarpenak, oinarrizko erabilgarritasunak eta argitalpenen kudeaketa. Nola pertsonalizatu zure FanPage-a. Social Plugins, Facebook Ads eta SEO Facebook-en
- Linkedin: sustatu zure profil profesionala eta zure enpresa
- Mailchimp: Nola egin bezeroentzako e-mailingak. Marketing-email estrategia zure bezeroentzat
- YOUTUBE: Areagotu zure irismena eta ikusgarritasuna
- CLIPCHAMP: Zure bideoak editatu eta sortzeko tresna bikaina
- Web analitika: Google Analytics I, monitorizatu zure webgunea. Praktikak eta txostenak Google Analytics eta Search Console Insights-en
- Blog korporatiboa: irakur zaitzaten gomendio eta praktika egokiak. com-en hastapenak
- Bideo Marketina: estrategia birala zure produktuak eta zerbitzuak sustatzeko
- SEO eta SMO: Weba posizionatzeko lehen urratsak
- Trello: Kudeatu zure lanak produktiboago izateko
- Google Drive eta Calendar: Hodeian sortu, partekatu eta kolaboratu
- TicketBAI: Zer da eta nola egokitu fakturazio-sistema berrira?
- LOPD-RGPD: Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira
- Zibersegurtasuna: Zure negozioaren informazioa babesteko praktika onak. Zure negozioa babesteko adibide praktikoak
- Zure webgunea legeari dagokionez prest jartzea.
Hilero eta abendura arte (hau barne), ikastaro horietako saio gehiago antolatu eta argitaratuko dira, haien eskuragarritasuna bermatzeko, kontuan hartuta, gainera, turismoaren sektorean uda lan gehien pilatzen den garaia dela.
Ikastaroetan izena emateko: Bestelako formakuntzak | Basquetour Learning)
Bestalde, turismoan beren-beregiko konpetentzia digitalei buruzko prestakuntzari dagokionez, 2023ko Barnetegi Turistiko Teknologikoaren lehen edizioa eskuragarri dago Basquetour Learning-en
Hala ere, ez da turismorako antolatutako prestakuntza digital espezifiko bakarra izango, Basquetourrek eskaintza urte osoan zehar izan dadin lan egiten baitu.