Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ERAKUNDEEN ARTEKO LANKIDETZA

Sonia Pérez Ezquerra sailburuak elkarraldi bat izan du Manu Ayerdi kontseilari nafarrarekin Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko gaietan Nafarroak eta Euskadik batera dituzten proiektuei heltzeko

" Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak bilera bat izan du Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Manuel Ayerdirekin, Nafarroako Gobernuaren egoitzan. " Haiekin batera izan dira Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muela; Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendari Harkaitz Millán; eta Nafarroako Gobernuaren aldetik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusi Maitena Ezkutari.

1 / 2

Euskadi eta Nafarroa elkarlanean ari dira turismoaren arloko hainbat proiektutan, eta gaur heldu diete bi Sailetako ordezkarien artean izandako elkarraldian, eta beste gai batzuez ere jardun dute merkataritzarekin eta kontsumoarekin lotuta. Turismoko proiektuei dagokienez, nabarmentzekoa da Vasco Navarro Bide Berdea zeinetan bi Erkidegoek diharduten lanean. Horrekin lotuta, 2020rako lan-planaz eta sustapen-ekintzez ere jardun dute.

2018aren amaieran bi Sailetako ordezkariek baterako foileto bat aurkeztu zuten, ia bere osotasunean jasotzen duena lehengo Vasco Navarro trenaren ‒1967an funtzionatzeari utzia‒ jatorrizko trazatua. 2019an batera garatu dituzte sustapen-ekintzak; jarraitasuna izango dute eta berritu egingo dira Vasco Navarro trenaren Bidea erreferenteetako bat izan dadin Bide Berdeen artean, natura-turismoaren aldeko apustuaren barruan.

Horrekin lotuta, Plazaola Bide Berdearen eta Bidasoa Bide Berdearen proiektuari heldu diote Vasco Navarro-koaren antzeko Mahai Tekniko bat sortuta, baita lankidetzaren bitartez ere GRetako hainbat bide sustatzeko. Gainera, Ignaziotar Bidean izandako aurrerapena aztertu da, Errioxako eta Kataluniako Erkidegoak ere barnean hartzen dituela kontuan hartuta. Proiektu horiek Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren turismo iraunkorreko estrategian sartzen dira, zeina hilabetearen amaieran ere emango den ezagutzera Gasteizen egingo den Euskadiko III. Ekoturismo Foroan.

Proiektu zehatzez gain, bi gobernuek trukatu dituzte kudeaketako esperientziak eta ereduak merkataritzaren eta kontsumoaren arloetan, non Euskadik azaldu egin dituen iraunkortasunari lotutako ekimenak, datuen behatokietan eta berrikuntzan lortu diren aurrerapenak, eta Kontsumitzaileen Estatutuaren Lege Aurreproiektua.

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30