Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GASTRONOMIKA

Sonia Pérez Ezquerra sailburuak: "Lankidetza honekin bermatu egiten dugu Eguzkien banaketa, ekitaldi puntual bat baino, proiektu egituratu eta jarraitu baten parte izatea"

" Espainia osoko 200 sukaldari baino gehiago iritsiko dira Donostiara Guía Repsol Eguzki berriak banatuko diren Galara bertaratzeko, otsailaren 24an. " Festa gastronomiko bat izango da hiria, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak eta Guía Repsol-eko zuzendari María Ritterrek gaur aurkeztu duten eta herritar guztiei zuzenduta dagoen jarduera-programa osatu batekin.

1 / 2

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Perez Ezquerrak eta Guía Repsol-eko zuzendari María Ritterrek gaur aurkeztu dute Repsol Eguzkien banaketa-galaren (otsailak 24) ondoren izango diren jardueren egutegia.

Aurten, San Telmo Museoa da aukeratutako lekua Gala egiteko. Bertan, 400 pertsona baino gehiago elkartuko dira, haien artean Guía Repsol Eguzki berriekin saritutako sukaldariak eta gastronomiaren munduko beste gonbidatu batzuk.

Joan den urtean Repsol-ekin sinatutako lankidetza-hitzarmena gogora ekarri du sailburuak, kontuan hartuta horrekin bermatu egiten dela “Eguzkien banaketa ekitaldi puntual bat ez izatea. Ekitaldiak aukeratzen ditugunean landu egin behar dugu proiektu egituratu eta jarraitu bat, turismo bereizi eta epe luzerako baten ardatzetan oinarritua. Etorkizunari begiratzen dion proiektu bat”.

Sarien edizio honetan, gainera, “gehiago sartu nahi izan ditugu tartean herritarrak, parte izan daitezen kaleko jardueretan, dastatze-saioetan eta hiriaren dinamizazioan, ekitaldi ludiko eta harrigarriekin”.

Sailburuak amaitu du hau gogora ekarriz, “Euskadin goi-mailako sukaldaritzatik hasita ditugu gure pintxoen miniaturazko sukaldaritza, herri sukaldaritza, enogastronomia, tokiko produktuarekiko eta berritzeko grina eta, batez ere, ekosistema profesional bat, lurralde txiki batean handienetako batzuk biltzen dituena”.

Jardueren programa

Hiriaren erdialdean herri bazkari bat egingo da, putxerez eta parrillez osatua, Zaporeak elkartearen onurarako. Boulevardean izango da, otsailaren 15ean, eta dastatu ahal izango diren jakien artean daude: babarrunak “sakramentuekin”, Balmasedako Putxeren Kofradiak prestatuak; lumagorria parrillan, Jakitea elkarteak kozinatua; eta Euskal Sagardoa JD, Getariako Txakolina eta Arabako Errioxako ardoa. Bukatzeko, postre tipiko bat Rafa Gorrotxategiren ukituarekin. Herri bazkari horretan bildutako diru guztia gastronomia eta solidaritatea batzen dituzten proiektuetarako izango da.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Guía Repsol-ek ekitaldi hori aprobetxatuko dute hiriko suhiltzaileen kidegoari eskertzeko herritarren alde egunero egiten duten lana. Otsailaren 18an tupperra alde batera utzi eta oso janari berezia gozatu ahal izango dute beren instalazioetan.

Joan den urtean izandako arrakasta ikusita, Eguzkiak jaso dituzten sukaldariak Donostiako tabernetara hurbilduko dira. Igandean, otsailaren 23an, aperitiboaren orduan, Carlos Maldonado (Raíces); Javier Olleros (Culler de Pau); Fina Puigdevall (Les Cols) eta Begoña Rodrigo (La Salita) arituko dira Gandarias, La Viña eta Ganbara tabernetako pintxo mitikoenen bertsioak egiten eta zerbitzatzen.

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30