Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EZAGUTZA-BIDAIAK

Sud Ouest komunikazio talde frantziarrak interesa du Araban eta Bizkaian

Basquetourrek antolatutako prentsa-bidaia batean, Arabako Lautada eta Mendialdeko eskualdeen eta Bizkaiko Uriberen laguntzarekin.

Sud Ouest Le Mag, milioi bat irakurle baino gehiago dituen magazinak, Akitania inguruko publikoari zuzendutako dozena erdi artikulu argitaratuko ditu.

1 / 19

Euskadi-Basque Country helmugako gauzarik nabarmenenak eta hurbilenak ezagutzen dituzten Akitania inguruko balizko bisitariek plan interesgarriak eta esperientzia turistiko alternatiboak izango dituzte eskuragarri, Julie Daurelek urte honen amaieran eta hurrengoaren hasieran miloi bat irakurle baino gehiago dituen Sud Ouest Le Magentzat argitaratuko dituen dozena erdi bat artikuluei esker.

 

Arabako Lautada eta Mendialdea eta Bizkaiko Uribe izan dira kazetari frantsesak joan den astean egindako bidaiaren helburuak. Bidaia horretan, hiru eskualdeetako ondare historiko, natural eta gastronomikora egindako bisitak izan dira nabarmenenak.

 

Bidaia Basquetourrek antolatu zuen, aipatutako eskualdeen eta Guggenheim Museoaren laguntzarekin, baita Parisko OETen laguntzarekin ere.

 

Akitaniatik etorritako turistak sarritan bidaiatzen du Euskadira, eta informazioa nahi du itzultzeko, baina hain ezagunak ez diren leku eta baliabideak ikusteko. Norberaren ibilgailuan etortzen direnez, plan eta ibilbide horiek eskuragarriak eta erakargarriak dira publiko mota horrentzat, eta helmuga hobeto ezagutzeko aukera ematen die. Bidaia horiek interesgarriak dira helmuga berarentzat ere, batez besteko egonaldia luzatzea eta bisitarien presentzia ohiko tokietatik kanpo gertatzea ahalbidetzen baitute.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30