• SURFING EUSKADI
Surf eskolen jarduerari buruzko araudiari buruzko jardunaldia
Basquetour Surfing Euskadi produktu-klubari atxikitako enpresekin bildu da, araudi horren aplikazioaren nondik norakoak azaltzeko.
Basquetourrek joan den ostiralean aurkeztu zuen, Sopelan, surf-eskolen jarduerari buruzko araudiaren aplikazioari buruzko txosten juridikoa, Surfing Euskadi produktu-klubari atxikitako enpresek eskatuta Agentziak sustatua. Arautegiak hondartzak okupatzeko surf eskolak gaitzen dituzten tituluak aipatzen ditu, bai eta euskal kostaldeko udalek espedienteak izapidetzea ere.
Zehazki, joan den ostiralean, hilak 27, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean egindako jardunaldian, txosten honen lehen emaitzak eman ziren ezagutzera. Bertan, kostaldeei buruzko legeriak eskolen baimenak administratiboki kudeatzeko eskaintzen dituen aukerak aztertu nahi dira, eta, bereziki, denbora luzeagoko formula juridikoak aztertu, udalek eta surf eskolek egin beharreko inbertsioak eta kontratazioak proiekta ditzaten, eta jarraitu beharreko administrazio-prozedura azal dezaten.
Jardunaldiak, gainera, zalantzak argitzeko eta azken txostena hobetu dezaketen ekarpenak biltzeko balio izan zuen.