Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   LAGUNTZA-PROGRAMAK

Turismo Sailak Lehentasunez Jarduteko Eremuak bultzatzeko eta haien turismo-aktiboak balorizatzeko plana aurkeztu die udalei eta eskualdeei

" Turismo Saila udalekin eta eskualdeekin bildu da Lehentasunez Jarduteko Eremuak (LJEak) bultzatzeko eta haien turismo-aktiboak balorizatzeko xehetasunak zehazteko; bilatzen da ekonomia eta enplegua suspertzea, turismoaren trakzio-proiektuen bitartez. " Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Berpiztu programaren 6,5 milioiko ezohiko ekarpenaren bidez eramango dira aurrera, askotariko udalerri eta eskualdeetan turismo-ekintzak garatzeko.

Aste honetan, Jesús Garcia de Cos Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak eta Goyo Zurro Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak bilkurak egin dituzte turismo-ondarea bultzatzeko planean parte hartuko duten udaletako ordezkariekin; plan horrek 6,5 milioiko zuzkidura du, eta Berpiztu Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programatik aterako dira.

Ekintzak hainbat trakzio-proiektutan sartzen dira, eta Lehentasunez Jarduteko Eremuko hainbat udalerri eta eskualderi eragiten diete. Lehenik, Ezkerraldea-Meatzaldean, industria-ondarea eta Itsasadarra balorizatzeari helduko zaio Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi, Muskiz eta Abanto Zierbenako askotariko ekintzen bitartez. Programa horietan, langile-ibilbideak suspertu, diseinatu eta sustatzen dira, industria-turismoko askotariko guneak birgaitzen, eta bide berdeak egokitzen, besteak beste.

Plan horiek garatuko diren beste eremu bat Enkarterri da, arlo hauexetako ekintzei helduz: digitalizazioa, mugikortasun jasangarria, zikloturismoko ibilbideak hobetzea eta sustapena indartzea. Bukatzeko, Oarsaldean proiektu nagusiak Arditurri Bide Berdearen turismo-korridoreari erreparatzen dio, zerbitzuak, tresna digitalak eta sustapena sendotuz.

Proiektu horiek ez ezik, hainbat zeharkako ekintza egingo dira Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez, askotariko eszenategietan industria-turismoa eta ondare-baliabideak bultzatzen jarraitzeko.

 

 

 

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31