Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISLAN

Turismoaren sektoreko enpleguaren egoeraz jardun du Pérez Ezquerra sailburuak Turislan-en inaugurazioan

Turislan azoka, turismoaren sektoreko enpleguaren III. azoka, aurten Euskadi osora zabaltzen dena, gaur inauguratu du Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak, GFAko Kultura, Turismo eta Kiroletako diputatu Denis Itxasorekin eta Irungo alkate José Antonio Santanorekin batera.

Inaugurazio ofizialaren ondoren eta azoka bisitatu eta gero, sailburuak Turismoko Enplegu Foroa ireki du, Diario Vasco-k eta Turismo Sailak antolatua Turislan azokaren esparruan.

Azokan, turismoaren hainbat azpisektoretako 50 erakusketarik parte hartu dute. Erakusketarien gehiengo handia, 14, hotelen eta alojamenduen sektorekoak dira; 10 enplegukoak, 8 ostalaritza eta merkataritzakoak, 8 agentzietakoak, 6 prestakuntzakoak, eta 4 zerbitzu osagarrietakoak.

Turismoaren sektorea hazteko ahalmen handia duen sektorea da. Euskadin, Gizarte Segurantzara afiliatutakoen kopurua 100.000tik gorakoa da, afiliatu guztien % 10,8, eta euskal ekonomiaren batez bestekoaren gainetik ari da hazten. “Hori guztia, joan den urtean ia 3,7 milioi turista lortu genuen lurralde batean, kontuan izanik hazten jarraitzen doala, erritmo eutsi eta iraunkor batean” nabarmendu du sailburuak.

Enplegua sortzeko ez ezik, kalitateko enplegua sortzeko duen garrantzia azpimarratu du Sonia Pérez Ezquerra sailburuak. Izan ere, turismoaren enpleguaren sektoreak berezko ezaugarriak ditu; autonomoen pisuak behera egin du guztizko enpleguan. Hau da, turismoan, soldatako pertsonen eskutik berreskuratzen ari da sektore honetako enplegua.

Sektore honetan genero-oreka aldatu egin da azken urteotan. Hazi egin da emakumeen presentzia eta gaur egun, Biztanleria Aktiboaren azkeneko Inkestak adierazi duenez, jarduera turistikoetan lanean dihardutenen % 53 gizonak dira eta % 47 emakumeak.

Zentzu horretan, sailburuak azaldu duenez, “produkzio-sektore ugari bezala, paradigma-aldaketa bat bizitzen ari da turismoa. Eskaintzari gehitzen ari zaizkion eredu berriak daude eta baliabide desberdinen bila dabil turista, profesional prestatu batek bakarrik eskaini ahal izango dituela kontuan hartuta”.

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31